Aitonaren paradoxa 1943an René Barjavel frantziar idazlearen Le Voyageur Imprudent ("Bidaiari Zuhurtziagabea") liburuan denbora bidaiak deskribatzeko ziurrenik lehenbiziko aldiz aipatu zen proposamena da. Paradoxak honakoa deskribatzen du: denbora-bidaiariak denboran atzerantz egin eta bere aitonak bere amona ezagutu aurretik, aitona hilko du. Ondorioz, denbora-bidaiaria ez da inoiz jaioko. Baina, inoiz jaiotzen ez bada, orduan ez da inoiz denboran barna bidaiatu eta bere aitona hiltzeko gai izango, honenbestez bidairia nahi eta nahiez jaio eta aitona hiltzeko gai izango da, baina orduan ez zen jaioko, eta honela etengabean.

Nahiz eta halako izena izan, aitonaren paradoxa ez da norberaren jaiotzaren ezintasunera mugatzen. Halaber, denboran atzeruntz bidaiatzeko aukera ahalbideratzen uzten ez duen edozein ekintza deskribatzeko erabili ohi da. Adibide bat, denbora makina bat asmatzeko zientzia ezagutzen erabilpena litzateke, denboran antzeruntz egin eta bai hilketa edo beste modu batez asmakuntza hori asmatuko duen zientzialaren jarduna eragoztea. Paradoxa honen parekidea filosofian autohaur-hiltzailea izenez deitua da, hots, denboran atzeruntz egin eta norbera haurra zela hiltzea.

Denbora-bidaiariaren orainaldia eta etorkizunaren lotura kausala onartuz, lotura hori etengo duen aitonaren paradoxa ezinezkotzat jotzen da (geure patuaren ausazko aldaketa ekidinez). Halere, paradoxa hau sahiesteko hainbat hipotesi propoposatu dira, tartean iragana aldakaitza izatea, hortaz, aitona jada aurretik aipatuko hilketa saikeratik bizirik atera behako luke, edota denbora-bidaiariak bera inoiz jaio ez den errealitate alternatiboa edo unibertso paraleloa sortu beharko luke.

Aitonaren paradoxaren aldaera bat ientzia-fikzioan maiz aipatu ohi den Hitlerren paradoxa edo Hitlerren hilketaren paradoxa da, honetan, denbora bidaiariak denboran atzeruntz egin eta Adolf Hitlerrek Bigarren Mundu Gerra piztu zuten gertakariak eragin aurretik hura hiltzea litzateke. Honek, denbora bidaia burutzeko arrazoia bera desagertuaraziko luke. Gainera, Hileren izatearen ondorioak hain erraldoaik eta gizateriarengan ondorioak izan zituenez, aitonaren paradoxa Bigarren Mundu Gerra osteko hamarkadetan jaiotako edonorren bizitzan zuzenean edo zeharka eragingo luke.

Kanpo estekak aldatu