Aire konprimatu

Konpresorearen bidez presio atmosferikoa baino handiagoa ezarri zaion airea, bolumen txikiagoa hartzen duena. Aire konprimatua erraz gorde eta garraia daiteke.
Aire konprimitu» orritik birbideratua)

Aire konprimatua[1] konpresore baten bidez presioa jaso duen airea erabiltzen duten tekniken aplikazio bat da. Aplikazio gehienetan, airea konprimitzeaz gain, hezetasuna desagertu eta iragazi ere egiten da. Hori oso ohikoa da industrian, sistema hidraulikoen aldean abantaila bat du: azkarragoa da, baina ez da hain zehatza mekanismoen posizionamenduan, eta ez du indar handirik ahalbidetzen.

Aire konprimatuzko estazio bat

Beraz, aire konprimitua atmosferikoa baino presio handiagoa jasaten duen aire-masatzat har daiteke. Aireak konprimitua izateko duen gaitasun hori gasen legeetan azaltzen da.

Aire konprimituaren aplikazioak askotarikoak dira. Bai energia-iturri gisa, bai geroago erabiltzeko metatutako aire gisa; zenbait egileren ustez, aire konprimitua laugarren energia da, elektrizitatearen, erregai fosilen edo haizearen ondoren.

Aire konprimitua erabiltzeak aire horren tratamendua ere eskatzen du. Aplikazio gutxitan erabil daiteke aire konprimitua zuzenean konpresoreen irteeratik. Normalean, beharrezkoa izaten da gutxienez hautsa eta kutsatzaileak ezabatzea, bai eta ur kondentsatua edo lurrunezkoa ere.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.