Airbus A318a Airbusek eraikitako bidaiari hegazkina da. A320 familiaren kide txikiena denez "Mini-Airbus" ezizenez ere ezagutzen da.

Airbus A318
Airbus A320a
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAirbus
GaratzaileaAirbus
Ekoizpen osoa80
Jatorrizko herrialdeaAlemania eta Frantzia
Historia
Lehen hegaldia2002ko urtarrilaren 15a
KudeatzaileaAir France, British Airways, TAROM (en) Itzuli, Avianca, Avianca Brazil (en) Itzuli, Frontier Airlines (en) Itzuli, LAN Airlines, Mexicana de Aviación (en) Itzuli eta Tyrolean Jet Services (en) Itzuli
Dimentsioak12,56 (altuera) m
Edukiera132

Hegazkinak 109 bidaiarientzako edukiera du (2 klasedun banaketan). Lehen Boeing 737ak eta Douglas DC-9 hegazkinak ordezkatzeko erabili zen, nahiz eta horrez gain Boeing 737-600aren lehiakide ere baden.

A318a aireratzean eraman dezakeen gehienezko pisua (MTOW) desberdinetan dago eskuragarri 59 tonetatik 68 tona artean. MTOW txikiagoak hegazkina aireportu txikietan erabiltzeko erraztasunak ematen ditu eta MTOW handiagoak A320 familiako beste hegazkinekin osagarri izatea ahalbidetzen du. Horrez gain, hegazkinean pisu gutxiagok helmen handiagoa ematen dio A318ari (A320ak baino %10 gehiago) eta A320ak egin ahal ez ditzakeen hegaldi batzuk (Londres-Jerusalem adibidez) egitea aukera ematen du. Hala ere, aire konpainiek hiri ertainen arteko hegaldi motz eta dentsitate baxuetarako erabiltzen dituzte.

Hegazkina diseinatzeko garaian zenbait arazo egon ziren. Alde batetik, 2001ko Irailaren 11ko atentatuek hegazkin eskarien murriztea ekarri zuen eta beste alde batetik Pratt & Whitney motoreek arazoak eman zituen erregai-kontsumo aldetik. Hasiera batean zenbait airelineek A318 aldeko apustua egin zutela bazirudien arren, egindako eskari asko ezeztatu egin ziren eta orain 4 dira erabiltzaile nagusiak: Air France, Frontier Airlines, America West Airlines eta Mexicana de Aviacion.

A318 Elite

aldatu

2005eko Azaroaren 10ean Airbusek A318 Eliteren eraikuntza ezagutarazi zuen. Airbus A318 Elite helmen ertaineko hegaldietarako (4.000 Milia nautiko gehienez) pentsatuta dago. CFM motorrak erabiltzen ditu eta barne antolaketaren arabera, bere edukiera 14 eta 18 bidaiarien artean dago.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

(Ingelesez) Airbus A318ari buruzko informazioa Airbusen webgune ofizialean (Ingelesez) Airbus A318ari buruzko informazioa Airliners.net-en