Airbus hegazkinak ekoizten dituen Societas Europaea da. Enpresaren bulego eta lantegi garrantzitsuenak Tolosa Okzitanian daude. Europako merkataritzako hegazkin fabrikatzailerik handiena da, eta munduko bigarrena, Boeing-en ondoren. Partzuergoa Europako zenbait enpresa aeroespazialez dago osatuta. Bigarren Mundu Gerraz geroztik Estatu Batuetako industria aeronautikoak munduan zuen nagusitasunari aurre egin nahian elkartu ziren Britainia Handiko Hawker Siddeley, Deutsche Airbus taldeko enpresa alemaniarrak eta Frantziako Sud-Aviation. Hitzarmena 1967an sinatu zuten, eta taldea ofizialki 1970ean sortu zen. Ondoren, Espainiako CASA enpresa ere sartu zen partzuergoan. Airbusen akzioen %80 EADSen esku daude eta gainontzeko %20a BAE Systemsek kontrolatzen ditu. Azken honek bere akzioak saltzeko asmoa azaldu du.

Airbus
AIB
We make it fly, New standards. Together. eta De nouvelles normes. Ensemble.
Datuak
Motanegozioa eta enpresa
Jarduera sektoreaaircraft and space construction (en) Itzuli
HerrialdeaHerbehereak
Jarduera
KidetzaAerospace Valley (en) Itzuli, GIFAS (en) Itzuli, Linux Fundazioa, CVE Numbering Authority (en) Itzuli eta Association of German Airports (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak80.895 (2019ko abenduaren 31)
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaGuillaume Faury (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formasociété par actions simplifiée (en) Itzuli
JabeaAirbus Group (en) Itzuli
Zeren jabe
Ekonomia
Aktiboak111.130.000.000 € (2016)
Kapital berekia3.650.000.000 €
Diru-sarrerak11.050.000.000 $ (2019)
Irabazi garbia2.873.000.000 (2017)
Ustiapen-mozkina4.253.000.000 € (2017)
Historia
Sorrera1969ko abenduaren 18a
1970
Sortzailea
SorlekuaFrantzia
webgune ofiziala
Facebook: airbus Twitter: Airbus Instagram: airbus LinkedIn: airbusgroup Youtube: UCkfZz95mfqPnzquatVpDTsQ Edit the value on Wikidata

50.000 langile inguru ditu Airbusek, hauetatik gehienak bere Frantzia, Alemania, Espainia eta Ingalaterrako lantegietan.

2015eko urtarrilaren 13an zabaldu zenez, Airbus liderra zen eskaeretan baina Boeingek gehiago saltzen zuen. 1.456 enkargu jaso zituen 2014an, Boeingek baino 24 gehiago, baina 94 hegazkin gutxiago eman zituen[1].

Hegazkinak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

(Ingelesez) Airbus-en webgune ofiziala