Aida Torres

musikaria

Aida Torres (Avilés, Espainia, 1979) bateria-jotzailea eta abeslaria da. Lisabö eta Gabon Caligula (edo Calígula, Jupiter Jon taldearen hasierako izena[1]) taldeetan aritutakoa da, eta Jupiter Jon taldean dihardu orain.

Aida Torres
Bizitza
Jaiotza Avilés, 1979 (40/41 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta bateria-jotzailea
Kidetza Lisabö
Musika instrumentua bateria
ahotsa

Musika-ibilbideaAldatu

Lisabö taldean aritu zen bateria-jotzaile 1998-1999tik 2007 ingurura arte[2]; gaitz larri batek jo zuela-eta, taldea utzi zuen. Ezarian (2000), Egun bat nonahi (2002) eta Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak (2005) argitaratu zituen sasoi hartan taldearekin. 2018an, berriz ere disko bat argitaratu zuen haiekin: Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen (Bidehuts, 2018).

Gabon Caligula izeneko taldearekin Kirru abestia grabatu zuen Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (Bidehuts, 2010) diskorako. Gerora, Jupiter Jon izena hartuko zuen talde horrek berak.

Jupiter Jon taldeko partaide da; bateria, perkusioak eta ahotsak egiten ditu. Baxi Ubeda (gitarra, ahotsak), Joxe Caballero (baxua) eta Nerea Garrido (gitarra, sintetizadorea) dira taldea osatzen duten gainerako partaideak. Pleistozenoko astelehenak (Bidehuts, 2011), Eta metaforak greba egin zeben (Bidehuts, 2015) diskoak grabatu dituzte. 2017an, Mirailak. Gure arteko begirada zeharkakoak diskoan parte hartu zuten. Lisabören Oroimenik gabeko filma abestia grabatu zuten. Disko horretan bertan, Joseba Irazokik Jupiter Jonen Gangsterrak operara doaz abestia grabatu zuen.[3] Halaber, Amaren Alabak taldearekin hiru abestiz osatutako disko bat argitaratu dute 2019an[4]. Bidehuts zigiluarekin argitaratu dute, eta cOUPAGES deituriko saileko 3. diskoa da.

ErreferentziakAldatu

  1. «Lagunak, adiskideak eta beste hainbat etsai» www.badok.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-28.
  2. «"Bizitza eta musika batera doaz"» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-05-28.
  3. «Mirailak - Gure arteko begirada zeharkakoak» www.badok.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-28.
  4. «COUPAGES#03, by Jupiter Jon eta Amaren Alabak» Jupiter Jon . Noiz kontsultatua: 2020-05-28.

Kanpo estekakAldatu