Ireki menu nagusia

Agustin González Azilu

Agustin González Azilu (Altsasu, Nafarroa, 1929ko otsailaren 18a) nafar musikagilea da.

Agustin González Azilu
Bizitza
Jaiotza Altsasu1929ko otsailaren 18a (90 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak musikagilea

BiografiaAldatu

Lehen ikasketak Luis Taberna organistarekin egin zituen Altsasun bertan. Madril, Paris, Venezia eta Erroman jarraitu zuen musikaren munduan, nazioartean sona duten irakasleen eskutik. Nazioarteko hainbat jaialditan izan da gonbidatu. Madrilgo Kontserbatorioan irakasle aritu zen, eta 1984. urtetik aurrera Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan eman ditu Musika eskolak. Kontserbatorio horretan sortutako Iruñeko Taldeko partaide izan da. Hainbat sari lortu ditu, horien artean Musikaren Sari Nazionala 1998an, Konposizioaren arloan.

ErreferentziakAldatu