Agintaldi erdiko hauteskundeak

Agintaldi erdiko hauteskundeak edo Midterm direlakoak Ameriketako Estatu Batuetan egiten diren hauteskunde orokorrak dira, presidente baten lau urteko agintaldiaren erdian gertatu ohi direnak, eta horregatik berezitasun eta irismen politiko partikularra dutenak.

Lau urtean behin izaten dira, azaroko lehen astelehenaren ondorengo asteartean.

Irismena aldatu

Hauteskunde hauetan 435 eserleku berirtzen dira Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberan (kargu guztiak), eta 100 eserlekutik 33 edo 34 Estatu Batuetako Senatuan.

Era berean, AEBetako 50 estatuetatik 34. agintariak lau urterako aukeratzen dituzte, aldi erdiko hauteskundeetan; Vermontek eta New Hampshirek, berriz, bi urterako gobernadoreak aukeratzen dituzte, eta hortaz tarte honetan ere egin ohi dituzte hauteskundeak, guztira 36 gobernadore hautatzen direlarik. Era berean, estatu askok hauteskunde haietan aukeratzen dituzte hainbat kargu beren estatuko legegintzaldietarako, udal-hauteskundeak ere edo tokiko beste kargu publiko batzuk ere berritzen ahal dira, eta erreferendumen bidez herritarren ekimen ugari jar daitezke bozketara.

Historia aldatu

Historikoki, agintaldi erdiko hauteskundeek lehendakaritzarako hauteskundeek baino boto-emaile gutxiago erakartzen dituzte. Presidentzialek %50 eta %60 bitarteko parte-hartzea izan dute 1960. urtetik aurrera, baina agintaldi erdikoetara %40 inguru bakarrik joan ohi da hautestontzietara.[1][2] Historikoki, hauteskunde hauetan presidentearen alderdiak eserlekuak galdu ohi ditu Kongresuan, eta sarritan ikusi izan da oposizioko alderdiak Kongresuko ganbara baten edo bien kontrola irabazi duela.

Erreferentziak aldatu

  1. Demand for Democracy. The Pew Center on the States.
  2. Desilver, D. (2014) Voter turnout always drops off for midterm elections, but why? Pew Research Center, July 24, 2014.

Kanpo estekak aldatu