Argass
Argass, da erromatar garaiko Akitanian jainko edo jainkosa baten izena. Galiénen Garona Garaian azaltzen da berari eskainitako inskripzioa. Ez dugu jainko horren ezaugarririk ezagutzen.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/08/Sacaze-264.png/220px-Sacaze-264.png)
Julian Sacaze berak dio, izena Gargas harpe famatua gogora ekartzen duela. Gargaseko haitzuloak Aventignan herrian daude[1].
Idazkuna
aldatuTeonimo hori eman duen idazkuna Commigesen (antzinako Lugdunum Convenarum ) aldeko Galié udalerrian agertu zen. Bere identifikazio kodeak hauek dira: CIL XIII, 72 (4, 2. or.) = CAG-31-02, 159 or., Sacaze 264, Q124328821.
Corpus Inscriptionum Latinarumen kataologan agertzen den bezala, hau irakur daiteke inskripzioan:
--m ARGASSI
GEMINUS
Q IVL
BALBI
SER
V-L-S-M
Testua, laburdurak osatuz, hau izango litzateke:
Argassi(?) / Geminus / Q(uinti) Iul(i) Balbi / ser(vus) / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)
Itzulpena: Argasi (Argas jainkoari), Quinto Julio Balboren esklabua den Geminok (eskaini dio), bere botoa bete du bidezkoa den esker onarekin.[2]
Algassi, Alcassi eta Aegassi ere irakur daitekeela idatzi zuen Julien Sacazek[1]. Beraz izen hori ez da ziurra, idazkuna irakurtzeko zaila omen baita.
Edonola ere, eta jainko-jainkosei eskainitako testuetan ohikoa den bezala, jainko edo jainkosaren izena datiboan idatzita dago (Nori edo Norentzat) eta latinez, datiboaren marka izen horretan, -I da. Horren nominatiboa, Argass izango litzateke, beraz.[3]
Bibliografia
aldatu- Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
- Jean-François Cerquand, Légendes & récits populaires du Pays Basque, Aubéron, 2006. ISBN 2-84498-093-7
- Julien Sacazeren lanak:
- Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
- Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
- Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Frantsesez) Sacaze, Julien (1847-1889) Auteur du texte. (1892). Inscriptions antiques des Pyrénées / par Julien Sacaze,... ; Avant-propos, par M. Albert Lebègue,.... (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
- ↑ Itzulpen proposamena
- ↑ Bulletin épigraphique, Volume 5. 104. or.
Kanpo estekak
aldatu