Ados (musika taldea)
Ados Iruñeako Hemendik At! taldea desegin zenean, bertan aritutako Stella Berzalek eta Edurne Arizuk sortu zuten taldea izan zen. Diska bakarra plazaratu zuten eta bertan ukitu etnikoko hip hop eta dance musika landu zuten, beste hizkuntza (arabiera, portugesa…) eta tresna batzuk (djembea…) hartuta. Iker Sadabak ekoitzi zuen Adosen diskoa. Halaber, Iluna Bar taldean aritu ziren bi kantariak, eta Itxaroten (Kuma) diskoa grabatu zuten, pop-rock ildoan.
Ados | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Iruñea (Nafarroa) |
Musika mota | Dance |
Urteak | 2002 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gor |
Taldekideak | |
Stella Berzal Edurne Arizu | |
Informazio gehigarria | |
- |
Diskografia
aldatu- Ados (2002, Gor)