Adirondack mendiak (ingelesez: Adirondack Mountains) Estatu Batuetako ipar-ekialdeko mendigunea da, New York estatuaren ipar-ekialdea hartzen duena. Kupula formako mendigunea da, 260 kilometroko diametroa eta 1.600 metroko garaiera duena, eta San Laurendiren haranetik eta Champlain aintziratik Mohawken haranera hedatzen dena. Mount Marcy (1.629 metro) da gailurrik garaiena. Askotan Appalacheen barnean sartzen badira ere, Ezkutu Kanadarraren zati dira geologiaren aldetik.[1]

Adirondack mendiak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Marcy (en) Itzuli
Garaiera1.629 m
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak44°06′45″N 73°55′26″W / 44.1125°N 73.9239°W / 44.1125; -73.9239
Honen parte daEzkutu Kanadarra
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York

Erreferentziak aldatu

  1. Adirondack Mountains, britannica.com

Kanpo estekak aldatu