Ireki menu nagusia

Adarnases edo Adhur Narses, Sasanidar Inperioko errege bat izan zen, 309an erregealdi labur bat izan zuena.

Adarnases
Sasandar Inperioko errege

309 - 309
Hormizd II.a - Sapor II.a
Bizitza
Jaiotza ?
Herrialdea  Sasandar Inperioa
Heriotza 309 ( urte)
Familia
Aita Hormizd II.a
Anai-arrebak
Leinua Sasandar dinastia
Jarduerak
Jarduerak subiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Zoroastrismoa

Hormizd II.a erregearen eta honen lehen emazte, Gandharako errege Kushan baten alabaren seme nagusia zen. Bere krudelkeriagatik nabarmendu zen, eta, hilabete batzuk errege bezala eman ondoren, tronutik kendua izan zen. Nobleek, orduan, Sapor II.a tronuratu zuten. Bere anaietako bat, itsutua izan zen, eta beste bat, Ormuz, Sapor II.aren aldekoek preso hartu zuten 13 urtez; azkenik, Konstantinoplara ihes egitea lortu zuen, bere emaztearen laguntzarekin, Konstantino I.a Handia erromatar enperadorearen gortera.