Adad-nirari I.a K.a. 1307-1275 bitartean Asiriako erregea izan zen. Haren erregealdian Asiriar Inperioaren lehenbiziko hedapen handia hasi zen, Assur hiritik Mesopotamiarantz[1].

Adad-nirari I.a
Hiru izan ziren, Adad-nirari izena eraman zuten Asiriako erregeak. Harri zizelkatu honek, horietako bat irudikatzen du. Irudi gehiago
Asiriako errege

K.a. 1295 - K.a. 1264
Arik-den-ili - Salmanasar I.a
Bizitza
JaiotzaK.a. XIV. mendea
HerrialdeaAsiria
HeriotzaK.a. 1274 ( urte)
Familia
AitaArik-den-ili
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Asiriako Tarteko Inperioko laugarren erregea izan zen, Arik-den-iliren ondorengoa. Babiloniako errege Nazi-Maruttashen armadari Kar-Ishtarko guduan irabazi zion[2], eta Asiriak Babiloniarekin zuen muga Zab Txikia ibaitik haratago, Diyalaraino, atzeratzea lortu zuen. Mendebaldean, Hititar Inperioaren mende zegoen Mitanniko erresumaren hondarrak menderatu zituen Karkemisheraino; izan ere, garai horretan hititak Egiptorekin zituzten arazoekin larregi arduratuta zeuden, ekialdeko mugari arreta jartzeko. Honen ondoren, Adad-nirari I.ak bere buruari «Errege Handi» titulua eman eta, tentsioa apaldu guran, Urhi-Teshub hititar erregeari gutun bat bidali zion anaia bezala tratatuz, alegia, maila bereko potentzietako erregeek euren arteko harremanetan egiten zuten bezala. Hititaren erantzuna nahiko zakarra izan zen[1],

« akaso aita edo ama beraren semeak al gara? »

baina, hala eta guztiz ere, ez zen gerrarik izan Asiria eta Hititar Inperioaren artean.

Salmanasar I.a semea izan zuen oinordeko Asiriako tronuan.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Joshua J. MARK: Adad Nirari I Ancient History Encyclopedia, Ancient.eu
  2. Federico LARA PEINADO: Adad-nirari I, Rey de Asiria (1305-1274 a.C.) Mcnbiografias.com


Aurrekoa
Arik-den-ili
Asiriako erregea
K.a. 1307-K.a. 1275
Ondorengoa
Salmanasar I.a