Acrux

Gurutzearen konstelazioko izarra

Acrux, α Crucis bezala izendatua (latinizatuta Alpha Crucis eta laburtuta Alpha Cru edo α Cru) Gurutzearen konstelazioan dagoen izar-sistema bat da, Eguzkitik 321 argi-urtera kokatua eta Hegoaldeko Gurutzearen asterismoaren partaide dena. Izar-sistemak bere osotasunean +0.76 puntuko itxurazko magnitudea du eta horrek Crux konstelazioko izarrik distiratsuena egiten du, gaueko zeruko hamahirugarren izarrik distiratsuena egiten duen bezala.

Acrux
Aurkikuntza eta kokapena
KonstelazioaHegoaldeko Gurutzea
Behaketa ezaugarriak
Garaia: J2000.0
Igoera zuzena186,649563401 gradu sexagesimal
Deklinazioa−63,099092858 gradu sexagesimal
Itxurazko magnitudea0,76
Espektro motaB0.5IV + B1V
Ezaugarri fisikoak
Distira25.000 Eguzki-argitasun
Erradioa4,76 Eguzki erradio
Errotazioa120 kilometro segunduko
Tenperatura eraginkorra24.000 Kelvin
Astrometria
Abiadura erradiala−11,2 kilometro segunduko
Paralaxia10,13 mas
Berezko higidura (deklinazio)−14,86 mas/u
Distantzia Lurretik320 argi-urte
Magnitude absolutua−3,77
Berezko higidura (igoera zuzen)−35,83 mas/u

Begi hutsez ikusita Acrux izar bakarra da, baina berez sei izarrez osatutako izar-sistema bat da. Teleskopio optikoen bidez, Acrux izar hirutar gisa ikus daiteke, zeinaren bi osagai distiratsuenak 4 arkusegunduko distantziaz banatuta dauden eta Acrux A eta Acrux B (edo α1 Crucis eta α2 Crucis, edo α Crucis A eta α Crucis B) izenez ezagutzen diren hurrenez hurren. Bi osagaiak B motako izarrak dira, Eguzkia baino hainbat aldiz distiratsu eta masiboagoak. Acrux A izar bitar espektroskopiko bat da, zeinaren osagaiak α Crucis Aa (ofizialki Acrux izena jasotzen du, nahiz eta izen hori historikoki izar-sistema osoa izendatzeko erabilia izan) eta α Crucis Ab diren. Lehen bikote honetako osagaiek hirurogeita hamasei eguneko orbita-periodoa dute euren grabitazio-zentroarekiko eta unitate astronomiko bateko distantziaz banatuta daude. Acrux C urrutiago kokatzen den bizilaguna da, hiru izarrez osatua.

Kanpo estekak aldatu