Abu Dhabi Investment Authority

Abu Dhabi Investment Authority (arabieraz: جهاز أبوظبي للاستثمار‎) (ADIA) Abu Dhabiko inbertsio funts subiranoa da, tokiko eta nazioarteko inbertsioan espezializatua. Zayed bin Sultan Al Nahyanek 1976an sortu zuen, emirerriko gobernua jasotzen ari zen petrolioaren eta gas naturalaren industriak sortutako superabitak kudeatzeko. ADIAk ez du inoiz argitaratu aktiboetan daukana, eta horren ondorioz, nolabaiteko eztabaida dago funtsak zenbat duen kontrolpean. Onartutako kalkuluak 650.000 milioi eta 875.000 dolar artekoak izan dira aktiboetan.[1] 2007ko azaroaren 26an, ADIAk 7.500 milioi dolar inbertitzeko konpromisoa hartu zuen Citigroupen, Estatu Batuetako bankurik handienean. Akordio horrek New Yorken egoitza duen bankuaren % 4,9 ematen dio ADIAri, eta hori bigarren akziodunak egiten du. Kingdom Holding Companyko Al Waleed bin Talal Al Saud saudiar printzea hirugarren akziodun handiena da, % 4,3rekin.

Abu Dhabi Investment Authority
Abu Dhabi Investment Authority logo.svg
Datuak
Motanegozioa eta Inbertsio-funts subiranoa
Jarduera sektoreaInbertsioa
HerrialdeaArabiar Emirerri Batuak
Agintea
Zuzendari exekutiboaMohamed bin Zayed Al Nahyan
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1976
webgune ofiziala

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.