Abelux
Eibarko bizikleta lantegi eta marka
Abelux Eibarko enpresa bat izan zen, marka horretako bizikleta fabrikatzailea 20. mendean.
Abelux | |
---|---|
Datuak | |
Mota | konpainia |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1945 |
Desagerpena | 1983 |
Historia aldatu
Abelux 1945ean sortu zen eta 1983an itxi[1]. Enpresaren sortzailea Pedro Atxotegi Gisasola (1913-1983) izan zen, eta Angel Goenaga zuen bazkide nagusia.
Lantegia Eibarko Zezenbide kaleko 3. zenbakian zegoen. Ez zegoen Abeluxen fabrika adierazten zuen kartelik. Kanpoan zeuden bizikletek salatzen zuten zer zen lantegi hura.
28 langile izatera iritsi zen, 24 gizonezko eta 4 emakumezko. Bere produktu nagusiak 15 urte arteko haurrentzako bizikletak, trizikloak eta go kart patineteak izan ziren. Bere ekoizpen handiena Gabonetarako eta otsailean Valentzian izaten zen jostailuen azokara bideratuta zegoen[1].
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Abelux, la firma más céntrica» El Diario Vasco 2021-06-19 (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).