Aassmaa Akhannouch
Aassmaa Akhannouch (arabieraz: أسماء أخنوش; Meknes, Maroko, 1973) artista eta argazkilaria da. 2021ean, 26. HSBC saria eman zioten argazkigintzan.
Aassmaa Akhannouch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Meknes, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Maroko |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
aassmaa-akhannouch.com |
Biografia
aldatuAkhannouch 1973an jaio zen Meknesen. Ingeniari-titulua lortu zuen Frantzian, eta MBA bat Estatu Batzuetan. Gero, marketinean aritu zen lanean hamabost urtez.[1][2]
2013an, argazkilaritza digitaleko ezagutzak hobetzeko, ikastaro bat egin zuen Photo Academy Casablancan, eta, 2016an, osoki argazkigintzan aritzea erabaki zuen.[2]
Zianotipiak egin zituen (antzinako argazki-inprimatze monokromatikoko teknika bat), zeini aplikatzen baitzizkien askotariko prozesu pertsonalizatuak: biraketak te-bainuetan eta akuarela-goratzeak.[3]
2016 eta 2018 bitartean, FLORE artista argazkilariak lagundu zion bere bilaketan, L’Œil de l’Esprit argazkilaritza-tailerrean, Parisen.[2]
2021ean, Aassmaa Akhannouch-ek HSBC saria jaso zuen argazkigintzan, “La maison qui m’habite encore…” seriearen bidez (Oraindik bizi nauen etxea...).[1][4]
Casablanca eta Loten (Okzitania) artean bizi eta lan egiten du.[2] Marrakexeko 127 Galeriak ordezkatzen du.[2]
Erakusketak
aldatu- 2014: Carton d’artistes, Villa Mandarine, Rabat, Maroko.
- 2014: D'art Louane, Rabat, Maroko.
- 2015: Casa del Arte, Casablanca, Maroko.
- 2016: Casablancako Ondarearen Jardunaldiak, Hiltegiak, Casablanca, Maroko.
- 2016: Regard sur Casablanca, La Coupole (Liga Arabiarreko parkea), Casablanca, Maroko.
- 2016: Week-end Féminin, Dart Louane, Rabat, Maroko.
- 2015: Carton d’artistes, Villa Mandarine, Rabat, Maroko.
- 2018: OFF Essaouira Photographic Festival, Galerie Empreinte, Essaouira, Maroko
- 2019: Les Marocaines, Lilleko Argazkigintza Etxea, Frantzia
- 2021: Aassmaa Akhannouch & Cyrus Cornut, Esther Woerdehoff galeria, Paris
- 2021: La maison qui m’habite encore…, ManifestO, Tolosaldeko Argazki Topaketak
Sariak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b Rafael Pic. (16 mars 2021). Le prix HSBC à Aassmaa Akhannouch et Cyrus Cornut. .
- ↑ a b c d e Les lauréats 2021 - Assmaa Akhannouch. .
- ↑ Le prix HSBC pour la photographie 2021 décerné à Aassmaa Akhannouch et Cyrus Cornut. 2021-03-16.
- ↑ Aassmaa Akhannouch et Cyrus Cornut lauréats du prix HSBC 2021. 2021-03-18.
- ↑ Mention spéciale du jury du Maghreb Photography Awards pour Aassmaa Akhannouch. 2017-09-02.
- ↑ Valérie Duponchelle. Nostalgie de la jeunesse et du paradis perdu au prix HSBC pour la Photographie 2021. .