A Woman's Secret
A Woman's Secret 1949ko filma da, Nicholas Rayk zuzendutakoa eta Maureen O'Hara, Gloria Grahame eta Melvyn Douglas aktoreek antzeztua. Gidoiak Vicki Baum idazlearen Mortgage on Life narrazioa du abiapuntu.
A Woman's Secret | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1949 |
Izenburua | A Woman's Secret |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta Zinema beltza |
Iraupena | 84 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Nicholas Ray |
Gidoigilea(k) | Herman J. Mankiewicz |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Herman J. Mankiewicz |
Konpainia ekoizlea | RKO Pictures |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Friedrich Hollaender |
Argazki-zuzendaria | George E. Diskant (en) |
Argumentua aldatu
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Marian Washburn (Maureen O'Hara) abeslaria ahotsa galtzear da eta ezinean dabil kantatzen jarraitzeko. Marianen lankidearekin batera, Luke Jordan (Melvyn Douglas) pianojolearekin batera, nork ordeztu bilatuko dute, eta baita topatu ere: Susan Caldwell neskatoa (Gloria Grahame). Susanek lanari laga nahi dionean baten batek tiro egiten dio eta larri zauritu. Mariani egotziko diote ekintza eta salatua izango da.
Aktoreak aldatu
Maureen O'Hara Marian Washburn | Melvyn Douglas Luke Jordan | ||
Gloria Grahame Susan Caldwell |
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez) Filma IMDB atarian