A Ponte Maceira (Negreira)

Ponte Maceira herrixka Portoreko parrokian dago, Negreirako udalerrian. Tambre ibaiak gurutzatzen du herrigune hau.

Ponte Maceiran, Ames eta Negreira artean, antzinako herriguneak osatutako multzo monumentala dago, errota bat, uharka, kapera, jauregi moderno bat eta Tambre ibai gaineran eraikitako XVIII. mendeko a gran ponte edo zubi handia, lehengo beste zubi erromatar bat probestuz. Bost arkuz eta beste bi arku txikiagoz osatuta dago.

Done Jakue bidearen iragan leku ezinbestekoa zen, Santiagoko Hiria Fisterrarekin lotuz. Erlijiozko arkitektura aldetik Portorreko eliza erromanikoa delakoa nabarmentzen da. Done Jakuetar usadioan oinarritutako kondaira ugari badira, adibidez Done Jakueren jarraitzaileak iparraldetik lasterka etorriko zirenekoa, ez baizuten bere maixuaren buru ebakiari zegokion harrera egingo zionik. Erromatar lejioak zetozen haien atzetik eurak ehizatu asmoz. Kristauek Ponte Maceira gurutzatu zuten eta erromatarrak gauza berbera egiten ari zirenean bat-batean zubia erori egin zela ikusi zuten eta "jainkozko" eskuhartze honen bidez iheslariek ihes egitea lortu zuten.

Hemen gertatu omen zen Diego Xelmírez Santiago Compostelako lehendabiziko Artzapezpikuaren gizonak aldetik batetik eta beste aldetik Pedro Froilaz de Travaen gudalostea eta bere seme Fernando Pérez de Trava eta Bermudoren arteko guda, Terra de Santiagoko Tambre ibaiaren mugetan borrokak ohikoak izaten baitziren. Konpostelatar Historiak gertakari hau honela aipatzen du:

« ...Aldi honetan Pedro Kondea, erregeareb lagun zena, bere seme Bermudo eta Fernando eta beren laguntzaileek Compostelako hiria sarritan asaldatzen zuten, bertako gizon eta abere aziendak erasotuz. Batzuetan ongi ateratzen zitzaien, bestetan aldiz eskas antzean, gudako gorabeheren arabera. Ponte Maceirako igarobidean gertatu zen bezala, anitz gizon eta arma galdu zirelarik, kontatzeko luze izanen zen... »

Erlijio arkitekturan Portorreko Eliza Erromanikoa nabarmentzen da.

Irudiak aldatu

Kanpo estekak aldatu