A-2 kaia

Bilboko portuko Santurtziko kaietako bat da. 1990eko hamarkadaren

A-2 kaia Bilboko portuko Santurtziko kaietako bat da. 1990eko hamarkadaren hasieran eraikitzen hasitako Superportuan amaitu zen lehen kaia izan zen, bere ekialdean dagoen A-1 kaiarekin batera. 267.480 m2-ko azalera, 750 metroko atrakaleku lerroa eta 20 metroko sakonera ditu. 24,48 milioi euroko inbertsioa egin zen.

Ezaugarriak aldatu

2000ko hamarkadaren hasieran, zehazki 2001ean Terminales Marítimas de Bilbao (TMB) kontainer terminala zabaldu zen A-2 kaian, ro-ro arrapal batekin eta kontainerrak deskargatzeko lau garabiekin. 2008an A-1 kaian aritzen den ATM terminalak TMB erosi eta bi kaiak bat egin zuten kontainerren terminal bakarra osatuz. 2008an Europar Batasunak errepideetatik kamioiak kendu eta itsas garraioarekin ordezkatzeko sorturiko "Itsasoko autobidea" delakoaren itsasontziak kai honetan hasi ziren lanean. Baina 2010eko azaroan Transfennicak A-3 kaira eraman zituen A-2 kaia txiki geratzean.

2010eko abuztuan ACS enpresa espainiarrak, Dragados SPL bere portu jardueretarako azpienpresa salgai jarri zuen, tartean Bilboko portuko ATM terminala ere salgai jarriz.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.