A-1 kaia

Bilboko portuko Santurtziko kaietako bat da

A-1 kaia Bilboko portuko Santurtziko kaietako bat da. 1990eko hamarkadaren hasieran eraikitzen hasitako Superportuan amaitu zen lehen kaia izan zen, bere hego-mendebaldean dagoen A-2 kaiarekin batera.

Ezaugarriak

aldatu

2001ean jarri zen martxan Abra Terminales Marítimas enpresaren bidez. Urte batzuk beranduago terminala ACS enpresa espainiarrak erosi zuen baina 2010eko abuztuan ACS enpresa espainiarrak, Dragados SPL bere portu jardueretarako azpienpresa salgai jarri zuen, tartean Bilboko portuko ATM terminala ere salgai jarriz.

2008tik ATMk TMB erosi zuenetik A-1 eta A-2 kaiek bat egin dute kai bakarra osatuz.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.