Añabaso

Euskal Herriko mendia

Añabaso, Gipuzkoa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Aizkorriko mendilerroa zulatzen duen San Adriango tunelaren inguruetatik beste kate apalago bat zabaltzen da hego-ekialderantz, Aratz-Allaitz-Umandia harroagoaren paraleloan. Kate honek Añarri erreka estutzen du ekialdetik, gero Altzania bihurtu eta Urdalurko urtegian atseden egin ondoren, Sakana osoa Arakil izenaz zeharkatu eta Argarekin eginen du topo Iruñerrian, Mediterraneo urrunaren bila joan baino lehen.

Añabaso
Datu orokorrak
Garaiera952
Geografia
Map
Koordenatuak42°56′06″N 2°17′06″W / 42.935°N 2.285°W / 42.935; -2.285
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Añabaso, http://www.euskal-herria.org/.