Aïrosa
Aïrosa | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Ontziola: | Hiribarren anaiak |
Mota: | Atunontzia |
Uretaratze data: | 1953 |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 22 tona |
Luzera: | 14,70 m |
Zabalera: | 3,93 m |
Sakonera: | 1,76 m |
Bulkada: | Nagusia: Valmet (100 ZP) Laguntzailea: MWM (30 ZP) |
Eskifaia: | 6 marinel |
Aïrosa Donibane Lohizunen egoitza duen atunontzia da
1953an Ziburuko Hiribarren anaiek egina, Patchiku itsasontziaren moduan, euskal itsas-arotzeriaren adibide nagusienetariko bat da. BA 294 641 (Baiona) matrikula-zenbakia du. Inguratze arrantzan erabilia, bolintxa erabiltzen zuen sardinak harrapatzeko. Tretzaontzi moduan ere erabiltzen zuten.
1999an France 2rako Les Moissons de l'océan telefilmean agertu zen.
2002ko ekainaren 7an monumentu historiko izendatu zuten[1]. Oraindik lanean dabil.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Palissy datu-basea, Frantziako Kultura Ministerioa. Aïrosa. .