5 kamera apurtu
5 kamera apurtu (arabieraz: خمس كاميرات محطمة Khamas Kamīrāt Muḥaṭṭamah; hebreeraz: חמש מצלמות שבורות Hamesh Matslemot Shvurot) frantziar-israeldar-palestinar dokumental bat da Emad Burnat eta Guy Davidik idatzi eta ekoiztua, eta 2011n argitaratua.
5 kamera apurtu | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Estreinaldi-data | 2013ko abuztuaren 26a |
Izenburua | 5 Broken Cameras |
Jatorrizko hizkuntza | arabiera hebreera |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Palestina |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 94 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | POV (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Guy Davidi (en) Emad Burnat (en) |
Gidoigilea(k) | Guy Davidi (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Guy Davidi (en) Emad Burnat (en) |
Edizioa | Guy Davidi (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Wissam Joubran (en) Adnan Joubran (en) Samir Joubran (en) |
Argazki-zuzendaria | Emad Burnat (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Palestina |
Argumentu nagusia | Israel-Palestina Gatazka |
Historia | |
Nominazioak | |
kinolorber.com… | |
Argumentua
aldatu2005ean bere laugarren haurra jaio ondoren, Emad Burnatek, kameralari palestinar autodidaktiko batek bere lehen kamera erosi zuen. Momentu horretan, Bilin herrixkan, Israel harresia eraikitzen ari zen kolonoen etxebizitza eta palestinarren herrixkaren artean.
Hurrengo urtean, Burnatek bere borroka filmatzen du, bere bi lagun onenek gidatua eta bere semea hazten ere grabatu zuen. Laster, gertakariek bere familian eragina dute baita bere bizitzan ere. Eguneroko atxiloketak, eraso bortitzak, hondeatzaileak zuhaitzak suntsitzen, erasoaldietan hildakoak eta gauetako istiluak. Bere lagunek, bere anai-arrebek eta berak atxiloketak eta tiroketak jasan zituzten. Bere kamerak bata bestearen ondotik hautsi ziren gertaera horietan.
Azkenik, 2009an, Burnat Guy Davidik zuzendari israeldarrarekin batu zen eta bere bost kameretako eta bertan kontatzen ziren istoriekin pelikula ekoiztu egin zuten. Pelikulak bost atal ditu eta epilogo bat. Indarkeria gero eta gehiago erabiltzeak dakarren porrota erakusten dute. Pertsona asko kartzelatuak dira, baita zaurituak ere (tartean Emad Burnat) eta hilketak ere badaude (tartean Bassem, Phil bezala ezaguna, filmeko pertsonaia nagusietako bat).