5 egun dantzatzeko (ingelesez: Five days to dance) José Andreu eta Rafael Molesek zuzendutako film dokumentala da. 2014ko azaroaren 20an estreinatu zuten.[1]

5 egun dantzatzeko
Jatorria
Argitaratze-data2014
IzenburuaFive Days to Dance
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia eta Alemania
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena79 minutu

IMDB: tt3742486 Filmaffinity: 890210 Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dantzari bikote bat Donostiako institutu bateko gela batean dago. Astelehena da. Gazte talde bati esaten diote 5 egun dituztela eszenatokira igo eta dantzatzeko. Aste bete besterik ez gauzak aldatzeko. Denbora gutxi eta erronka handiegia: pertsonak mugitzea, munduak geldiarazten gaituenean.

Dantzak rolak haustera behartuko ditu gazteak. Dantzatzeak elkar ukitzera behartuko ditu, komunikatzera,... Wilfried Van Poppel eta Amaya Lubeigt dira koreografoak. Holandarra eta euskalduna hurrenez hurren. Komunikazio eremu dute dantza, lekuak ez du axola.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu