21 (2008ko filma)
21, 2008ko Robert Luketic australiarrak zuzendutako lapurreta drama film bat da. Ben Mezrich idazlearen Bringing Down the House (2003) liburuan oinarritua dago. Jim Sturgess, Kevin Spacey, Laurence Fishburne, Kate Bosworth, Liza Lapira, Jacob Pitts, Aaron Yoo eta Kieu Chinh aktoreek antzeztu zuten.
21 (2008ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2008 |
Izenburua | 21 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, lan literario batean oinarritutako filma eta krimenezko filma |
Iraupena | 123 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Bringing Down the House (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Las Vegas Valley (en) ![]() ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert Luketic |
Gidoigilea(k) | Peter Steinfeld Allan Loeb |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Kevin Spacey Brett Ratner Dana Brunetti Michael De Luca |
Konpainia ekoizlea | Relativity Media (en) ![]() Trigger Street Productions (en) ![]() |
Edizioa | Elliot Graham |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dave Sardy |
Argazki-zuzendaria | Russell Carpenter |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Boston |
Argumentu nagusia | apustua eta MIT Blackjack Team (en) ![]() |
sonypictures.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua aldatu
AEB, Boston, Ben Campbell (Jim Sturgess), Massachusettseko Teknologia Institutu prestigiotsuko ikasle lotsati eta buruargiak unibertsitate matrikula ordaindu ahal izateko karta-jokoetan jokatuko du. Gainera, astebururo Las Vegasera doan eta blackjackean irabazteko prestatua dagoen ikasle talde batera elkartzeko aukera suertatuko zaio. Batere ortodoxoa ez den Micky Rosa (Kevin Spacey) irakaslearen zuzendaritzapean arrakastaren kodea deszifratzea lortu dute. Diruak, Las Vegasko bizimoduak eta jendeak nahiz Jill Taylor (Kate Bosworth) lankideak erakarria, Ben legezkanpoko bizimodu arriskutsuaren ertzean jarriko da.
Aktoreak aldatu
- Jim Sturgess: Ben Campbell
- Kevin Spacey: Micky Rosa irakaslea
- Kate Bosworth: Jill Taylor
- Laurence Fishburne: Cole Williams
- Aaron Yoo: Choi
- Liza Lapira: Kianna
- Jacob Pitts: Fisher
- Jack McGee: Terry
- Josh Gad: Miles Connoly
- Sam Golzari: Cam Azazi
- Helen Carey: Ellen Campbell
- Jack Gilpin: Bob Phillips
- Spencer Garrett: Stemple
- Jeff Ma (edo Jeffrey Ma): Planet Hollywoodeko Jeff krupierra
- Kris Williams: Jillen laguna
- Kieu Chinh: Poker jokalaria
Kanpo loturak aldatu
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)