2024ko Hego Koreako lege martziala
2024ko Hego Koreako lege martzaila Yoon Suk Yeol Hego Koreao presidenteak 2024ko abenduaren 3an egin zuen ekintza politikoa izan zen. Gauean egindako YTN telebista bidezko agerraldi batean adierazi zuen lege martziala aldarrikatzen zuela. Bere mezuan Koreako Alderdi Demokratikoari, Batzar Nazionalean gehiengo duena, Ipar Korearen aldekoa izatea leporatzen zion, "estatuaren aurkako jarduerak" egitea eta herrialdea suntsitzeko komunismoarekin lanean ari zen taldea izatea. Lege martzialak jarduera politiko guztiak bertan behera uzten zituen, Batzar Nazionala gelditzen zuen, eta prentsa-askatasuna ere bertan behera uzten zuen.
2024ko Hego Koreako lege martziala | |
---|---|
Mota | gerra-lege |
Denbora-tarte | 2024ko abenduaren 3a - 2024ko abenduaren 4a |
Promulgatze | 2024ko abenduaren 3a |
Kokaleku | Hego Korea |
Herrialdea | Hego Korea |
Nongo eskumenen mende | Hego Korea |
Parte-hartzaileak | |
Honen ondorioa | 2024 South Korean political crisis (en) Impeachment of Yoon Suk-yeol (en) 2024 South Korean protests (en) |
Komunikabide | |
Aldarrikapenak Alderdi Demokratikoko kideen arbuio azkarra jaso zuen, baita Yoonen Herri Boterearen Alderdiko hainba kiderena, eta protestak eragin zituen. Bi ordu beranduago, indar armatuak saiatu baziren ere ganbarara sartzeko debekua ezartzen, parlamentarioen gehiengoak bilkura egin zuen bertan, jada abenduaren 4 zela, eta 190-0 emaitzarekin lege martziala bertan behera uzteko bozketa egin zuten. Yoonek formalki esan zuen kenduko zuela lege martziala[1][2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Hego Koreako presidenteak gerra legea ezarri du, baina parlamentuak hura indargabetzearen alde bozkatu du» Berria 2024-12-03 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) «South Korea's president says he will lift martial law after parliament votes to block order» Sky News (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).