2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak Eslovakian
2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak Eslovakian 2024ko ekainaren 8an egin ziren, 2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeen barnean. Bosgarren aldia izan zen Eslovakiak Europako Parlamenturako hauteskundeak egin zituela, eta lehenengoak izan ziren Brexitaren ostean.
2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak Eslovakian | |
---|---|
Gertaera-data | 2024ko ekaina |
Mota | Europako Parlamenturako hauteskundeak |
Honen parte da | 2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak |
Hautatu duen kargua | Europarlamentaria. Izendapenaren iraupena: 5 urte |
Hauteskunde emaitza | |
← 2019 (en) |
Aurrekariak
aldatuHauteskundeak sakonki markatu zituen maiatzaren 15ean izandako Robert Ficoren hilketa saiakerak. Europar Batasunaren eta Eslovakiako gobernuaren artean ere eztabaida ugari izan ziren[1].
Hauteskunde-prozedura
aldatuAurreko hauteskundetan baino bi europarlamentario gehiago zituen Eslovakiak: bata Brexitaren ostean banatua, 2020an eta, bestea, 2023an erabakia biztanleriaren arabera. 15 kideak zerrenda erdi-irekietan aurkezten dira, barruti bakarrean, eta hondar handienaren metodoaren bidez esleitzen dira, %5eko behe-atalase batekin.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Henley, Jon. (2024-02-14). «EU told Slovakia that its reforms risked ‘irreparable damage’ to rule of law» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).