2023ko Kanadako Sari Nagusia
2023ko Kanadako Sari Handia (ofizialki, Formula 1 Pirelli Grand Prix du Canada 2023) 1 Formulako lasterketa bat da. 2023ko ekainaren 18an izango da, Gilles Villeneuve zirkuituan (Montreal, Quebec, Kanada).
2023ko Kanadako Sari Nagusia | |
---|---|
Jatorrizko izena | (en) Formula 1 Pirelli Grand Prix du Canada 2023 |
Mota | Kanadako Sari Nagusia Formula One Grand Prix (en) |
Honen parte da | 2023 Formula One World Championship (en) |
Denbora-tarte | 2023ko ekainaren 16a - 2023ko ekainaren 18a |
Kokaleku | Gilles Villeneuve zirkuitua Montreal |
Herrialdea | Kanada |
Kirola | formula racing (en) |
Irabazlea | |
Aurrekariak
aldatuEkitaldia 2023ko ekainaren 16tik 18ra burutuko da, eta 2023ko 1 Formulako munduko txapelketaren zortzigarren lasterketa izango da.[1] Sute batzuen ondorioz, bertan behera geratzeko arriskua zegoen; hala ere, ekainaren 9an, 1 Formula kontrolatzen duen erakundeak (FOMek) uko egin zion aukera horri.[2][3]
Aipagarriak dira Aston Martin taldeak bere autoei egindako hobekuntzak.[4]
Txapelketa, lasterketaren aurretik
aldatuZazpigarren lasterketaren ondoren, Max Verstappen da Gidarien Txapelketako lehen postuan dagoena, 170 punturekin. Bigarrena bere taldekidea da, Sergio Perez, 53 puntuko aldearekin. Hirugarrena Fernando Alonso da, 18 puntuko aldearekin. Taldeen Txapelketan, lehen postuan Red Bull Racing dago, bigarrenean Mercedes (135 puntuko aldearekin) eta Aston Martin (153 puntuko aldearekin).[5]
Parte-hartzaileak
aldatuGidariak eta taldeak denboraldiaren hasierako berberak dira, eta ez dago parte-hartzaile berririk lasterketa honetan.
Pneumatikoen aukerak
aldatuPirelli gurpil-hornitzaileak C3, C4 eta C5 gurpil-motak aukeratu ditu lasterketan taldeek erabil ditzaten. C3 gurpil gogorra da, C4 tartekoa, eta C5 biguna.[6]
Entrenamenduak
aldatuHiru entrenamendu-saio daude antolatuta: bi ekainaren 16an eta bat ekainaren 17an. Lehen entrenamendu-saioa 13:30etan hasi zen (tokiko orduan), baina segurtasun-kamerak izurratu egin ziren eta hasi eta minutu gutxira saioa bertan behera geratu zen. Gainera, Pierre Gasly-ren Alpine autoa zirkuituan bertan geldirik geratu zen, eta bidetik baztertu egin behar izan zen, saioa geldiaraziz. Hamabi gidarik soilik ahal izan zioten zirkuituari bira oso bat eman. Azkarrena Alfa Romeo-ko Valtteri Bottas izan zen, bigarrena Aston Martineko Lance Stroll izan zen, eta hirugarrena bere taldekidea izan zen, Fernando Alonso. FIAk bigarren entrenamendu-saioari aldaketa bat egin zion eta, beraz, ordu erdi lehenago hasi zen, 16:30etan. Horri esker, taldeek galdutako denboraren zati bat berreskuratu ahal izan zuten.[7]
Bigarren entrenamendu-saioak 90 minutu iraun zuen eta Lewis Hamilton-ek ezarri zuen markarik azkarrena. Bigarren George Russell izan zen, taldekidea, eta hirugarren Carlos Sainz Jr. izan zen. Bandera gorria bi aldiz astindu zen saioan zehar, Esteban Ocon-en eta Nico Hülkenberg-en autoekin izandako arazoen ondorioz.[8]
Sailkapen-saioa
aldatuSailkapen-saioa 2023ko ekainaren 17an burutuko da, 16:00etan (tokiko orduan).[1]
Lasterketa
aldatuLasterketa 2023ko ekainaren 18an burutuko da, 14:00etan (tokiko orduan).[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Ingelesez) «Canadian Grand Prix 2023 - F1 Race» Formula 1® - The Official F1® Website (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
- ↑ thesportsrush.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
- ↑ «Update on Canadian GP cancellation risk | thejudge13» thejudge13.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
- ↑ (Ingelesez) «Aston Martin reveals major F1 upgrades for Canadian GP» www.autosport.com 2023-06-16 (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
- ↑ «Spain 2023 - Championship • STATS F1» www.statsf1.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
- ↑ (Ingelesez) «2023 TYRE COMPOUND CHOICES – CANADA, AUSTRIA AND GREAT BRITAIN» 2023 TYRE COMPOUND CHOICES – CANADA, AUSTRIA AND GREAT BRITAIN (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
- ↑ (Ingelesez) «FP2 to be extended by 30 minutes as FP1 brought to a halt over CCTV issue at Canadian Grand Prix | Formula 1®» www.formula1.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
- ↑ (Ingelesez) «2023 Canadian Grand Prix FP2 report and highlights: Hamilton leads Mercedes 1-2 during disrupted second Canadian GP practice session | Formula 1®» www.formula1.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).