2023ko Georgiako protestak

2023ko Georgiako protestak Georgia osoan 2023ko martxotik egiten diren kale manifestazio etengabeak dira. Protesten jatorria atzerriko agenteen lege berri baten babes parlamentarioa da. Legearen arabera, finantzaketaren %20tik gora atzerritik jasotzen duten erakundeek «atzerriko entitate juridiko» gisa erregistratu beharko dute Georgian. EBn sartzearen alde dauden manifestariek «antidemokratikotzat» jo dute legea. Poliziak ur-kanoiak eta gas negar-eragileak erabili zituen protestak sakabanatzeko, batez ere Tbilisi hiriburuan.[1]

2023ko Georgiako protestak
Irudia
Motaprotesta
manifestazio
Denbora-tarte2023ko martxoaren 6a - 
Data2023ko martxoa
KokalekuTbilisi
HerrialdeaGeorgia

Lege berria aldatu

Georgiako Parlamentuak onartutako atzerriko agenteei buruzko legeak haserre olatua eragin du Georgian. Arau horren arabera, atzerriko finantzaketa jasotzen duten erakundeek «atzerriko agente» gisa erregistratu beharko dute Kaukasoko estatu horretan; besteak beste, GKE gobernuz kanpoko erakundeak eta zenbait hedabide egongo lirateke zerrenda horretan.

Europako Batasunera batzearen alde dauden milaka manifestarik «antidemokratikotzat» hartu zuten legea, eta legebiltzarreko sarrera blokeatu zuten. Tentsioa hain zen handia, ezen istiluak egon baitziren estatuko indarren eta protestarien artean. Barne Ministerioaren arabera, gutxienez 66 lagun atxilotu zituzten, eta desordena publikoa eta desobedientzia egotzi diete.

Atzerriko agentearen kontzeptua legean finkatzeko ekinbideak kritika handiak eragin ditu oposizioaren eta Mendebaldeko politikarien artean. Georgiako presidente Salome Zurabixvilik New Yorken egindako adierazpenetan salatu zuen legea «Moskuren agindupean idatzi» dela, eta legea «erretiratzeko» eskatu zuen. Kritikoek diote parlamentuak ontzat emandako legea Errusian 2012an indarrean ezarritako legearen «parekoa» dela; Kremlinek lege hori erabili du Mendebaldeko funtsetatik finantzatutako zenbait GKE eta hedabide ixteko.[2]

Martxoaren 9ko goizeko lehen orduan, gobernu-koalizioak atzerriko agenteei buruzko lege-proposamena erretiratuko zela iragarri zuen.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu