2016ko Orlandoko Pulse diskotekako sarraskia

Orlandoko Pulse diskotekako sarraskia 2016ko ekainaren 12an AEBtako Florida estatuko Orlando hirian dagoen Pulse gay diskotekan jazotako tiroketa eta sarraski bat izan zen. Sarraskiaren ondorioz denera 50 hildako, erasotzailea barne, eta 53 zautitu egon ziren. Erasotzailea Omar Mateen 29 urtetako gaztea izan zen[1].

2016ko Orlandoko Pulse diskotekako sarraskia
Irudia
Map
Motatiroketa masibo
bahituak hartze
atentatu
anti-LGBT hate crime (en) Itzuli
Honen parte daterrorismoa Estatu Batuetan, LGBT pertsonen aurkako indarkeria eta mass shooting in the United States (en) Itzuli
Data2016ko ekainaren 12a
Iraupena231 min
KokalekuPulse Nightclub, 1912 S. Orange Avenue, Orlando, Florida, United States
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Kausaislamismo erradikal
homofobia
Pertsona hilak50
Pertsona zaurituak53
ErantzuleOmar Mateen (en) Itzuli (mass murderer (en) Itzuli, shooter (en) Itzuli)
ArmaSig Sauer MCX (en) Itzuli
Glock (en) Itzuli

Sarraskia gaur egun arteko LGBT komunitatearen aurkako inoizko atentatu handiena izan da AEBn, bai eta 2001eko irailaren 11ko atentatuetatik estatubatuar lurraldean jazo izan den atentatu larriena ere.

Estatubatuar poliziak jakinarazi zuenez, atentatua gauzatu aurretik erasotzailea bi aldiz ikertu zuten "talde terroristekin lotura" ote zuen jakiteko[2]. NBC New telebista albiste kateak esan zuenez erasogileak tabernara sartu aurretik larrialdietara deitu omen zuen, "Estatu Islamikoarekin leial" zela esanez[2]. Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa, esanez Omar Mateen ustezko erasotzailea "kaliferriaren soldadua" zela[2].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu