2014ko maiatzeko Odesako liskarrak
2014ko maiatzeko Odesako liskarrak edo Odesako sarraskia Odesako kale eta plazetan ukrainar nazionalisten eta errusiazaleen artean izandako manifestazioak, istiluak, liskarrak eta sarraskia izan ziren. Hilaren 2an, 46 herritar ukrainar errusiazale hil zituzten, 214 zauritu eta 172 atxilotu.[1][2]
2014ko maiatzeko Odesako liskarrak | |
---|---|
Mota | talde bortxakeria desordena zibil |
Honen parte da | 2014ko Odesako liskarrak |
Data | 2014ko maiatzaren 2a |
Garaia | 2014 Ukrainan |
Kokaleku | Hretska plaza |
Herrialdea | Ukraina |
Parte-hartzaileak | |
Kausa | 2014ko Ukraina ekialdeko gatazka armatua |
Pertsona hilak | 48 |
Pertsona zaurituak | 247 |
Atxilotu kopurua | 173 |
Osatuta | |
Gertakariak
aldatu2014ko maiatzaren 2an, Ukrainako neonaziek 48 lagun hil zituzten Odesako Sindikatuen Etxean. Euromaidan protesten ostean eskualde errusiazaleetan autonomia-erreferendumak eskatzeko mobilizazioak hasiak zituzten. Odesa hirian bi manifestazio egin ziren egun berean: batetik, tartean neonaziak zituzten ukrainar nazionalistena; eta, bestetik, errusiazaleena. Biek topo egitean istiluak hasi ziren. Errusiazaleak Sindikatuen Etxean babestu ziren, eta neonaziek su eman zioten eraikinari. Zaurituak ere dozenaka izan ziren.[3]
Ukrainako agintariek eta justizia administrazioak soilik errusiazaleak jazarri, ikertu eta atxilotu zituzten. Agintari eta administrazio horiek 46 errusiazaleen hiltzaileak nor izan ziren ikertzeko eta haiek atxilotu eta epaitzeko ahaleginik ez dutela egin salatu du Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideetarako Bulegoak.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.bbc.com/news/world-europe-27259620
- ↑ https://web.archive.org/web/20140506162417/http://www.theglobeandmail.com/news/world/ukrainian-helicopters-shot-down-pilots-killed-as-violence-breaks-out-in-eastern-city/article18385793/
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/ukrainako-neonaziek-48-lagun-hil-zituzten-odesako-sindikatuen-etxean
- ↑ (Ingelesez) Accountability for killings in Ukraine from January 2014 to May 2016 (PDF dokumentua). Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoa.