2014ko Iquiqueko lurrikara

2014ko Aricako lurrikara edo 2014ko Iparralde Handiko lurrikara (1A zenbakiaz ezagutzen dena) Arica eta Parinacota eskualdeetan gertatutako mugimendu teluriko batzuk izan ziren. Gertaera nagusia 2014ko apirilaren 1ean, asteartean, 20:46an (bertako ordua) jazo zen. (2014/04/01, 23:46 UTC) Txileko Arica eta Parinacota, Tarapacá eta Antofagasta eta Peruko Tacna eskualdeetan eragina izan zuen.[1][2][3] 8.2 MW-eko magnitudea izan zuen.[4][5] Zentro Sismologiko Nazionalaren (CSN) arabera, epizentroa Pisagua[6] herritik 73 kilometro mendebaldera eta Iquiquetik 94 kilometro ipar-mendebaldera izan zen, Txileko Itsasoan. Hiru minutuko iraupena izan zuen eta 2014an mundu mailan izan zen lurrikararik bortitzena izan zen. Lurrikararen ostean, Aricatik Mansa badiara doan Txileko kostaldea kaltetu zuen tsunami baten berri eman zuten. Kalte materialei dagokienez, Alto Hospicioko eta Iquiqueko komunetan izan ziren kaltetuenak, bai sismoak (biak), bai tsunamiak (Iquique).[7] Hurrengo egunean, beste lurrikara batek eragin zuen zonaldea, orduan epizentroa Iquiquetik 53 kilometro hego-mendebaldera zuela, eta 7.7 MW-ko magnitudera iritsi zen. Lurrikara hori aurreko eguneko lurrikararen antzeko intentsitatearekin nabaritu zen, eta aurreko egunean baino egitura gehiago ahuldu zituen, gertaera nagusiarekin jadanik min hartua zutenak.

2014ko Iquiqueko lurrikara
Map
Motalurrikara
tsunami
Data2014ko apirilaren 1a
HerrialdeaTxile, Peru eta Bolivia
Pertsona hilak6

2014ko martxoaren 16an lurrikara bat izan zen eremu berean nahiko garrantzitsua, 6.7 MW-ekoa, ia egunero intentsitate desberdineko mugimendu sismikoak izan baitziren. Apirilaren 1eko lurrikara sekuentzia sismiko horren iparraldeko mugan kokatu zen.[8]

Adituak bat etorri dira esatean ez dela Txileko Iparralde Handiko lurrikara handia izango, ez baita espero zen energia guztia askatu. Hori dela eta, litekeena da inguruan sismo handiak izatea.[9][10][11]

Los expertos han coincidido en señalar que no se trataría del Gran terremoto del Norte Grande de Chile puesto que no se ha liberado toda la energía esperada. Ello hace probable la ocurrencia de nuevos sismos de gran magnitud en la zona.[12][13][14].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu