2007ko Gineako greba orokorra

2007ko Gineako greba orokorra urte horretako urtarrilaren 10ean hasi zen. Gineako sindikatuek eta oposizioko alderdiek Lansana Conté-ren dimisioa eskatu zuten, ekonomia arloa gaizki kudeatzeaz eta bere autoritateren erabilera txarra egotzita. Mamadou Sylla eta Fode Soumah aske uzteagatik, biak ustelkeria leporatuta, grebalariek ere Conté salatu zuten pertsonalki.[1] Greba urtarrilaren 27an bukatu zen, Conté eta sindikatuen artean izandako akordio batengatik, non Conték beste lehen ministro bat aukeratuko zuela esaten zuen; hala ere, sindikatuek onartezintzat hartu zuten Conték ministro gisa Eugène Camara ipintzea, eta otsailaren 12an grebarekin berriz jarraitu zuten. Bi asteren ondoren, sindikatuek onetsitako lehen ministro bat ezartzea onartu zuen Conték. Greba otsailaren 27an bukatu zen eta Kouyaték hartu zuen lehen ministroaren kargua martxoaren 1an.

Aurrekariak aldatu

2006an bi greba orokor egin ziren, baina hauek Konakry-n burutu ziren soilik .[2] 2007ko protestak Konakry-n ikusgarriak izan ziren lehenengo aldiz, non langileak etxean geratu ziren eta lantegiak itxi ziren. Gobernuak greban zeuden funtzionarioak kaleratzeko mehatxua bota zuen.[3] Gazteek kaleak hartu zituzten, mitinak egitea debekatuta zegoen arren.[4] Protestak nazioko bauxitako meatzetara ailegatu ziren, eta bertako langileek ere lan egiteari utzi zioten. Urtarrilaren 16an, Conték erregaiaren gaineko zergak murriztuko zituela, irakasleen soldata igo eta ustelkeria polizialarekin amaituko zuela zin egin zuen. Sindikatuetako liderrek ez zuten sinetsi, beraz euren planekin jarraitu zuten. Ondorioz, atxilotuak izan ziren, baina egun batzuk pasa ondoren, berriro aske geratu ziren.[5]

Urtarrileko gertakariak aldatu

Gineako Langileen Sindikatu Batuak (USTG) greba orokor bat burutu zuen presidenteak kargua utziko zuen asmoarekin. Grebaren liderrek Conté-ri esan zioten (estatu kolpe bat eman ondoren, 1984tik karguan zegoelarik) alderraia bihurtu zela. Bere osasun arazoak, gabineteko berehalako aldaketak eta bere bi aliatuen (ustelkeriagatik atxilotuta zeudenak) askapena egotzi zioten.[1] Nazioaren oposizioko bi alderdi nagusiek, Rally for the Guinean People eta Union of Republican Forces-ek grebarekin bat egin zuten, beste hainbat erakunderekin batera.[2]

Poliziak manifestatzaileen aurka oldartzeko aginduak zituen, 5.000 gas negar-eragile baino gehiago erabiliz. Urtarrilaren 17an, polizien tiroen ondorioz bi pertsona hil ziren, bata Conakry-n eta bestea Labé-n.[5] Urtarrilaren 21a baino lehenago hamar manifestari hil zituzten.[1]

Protestarik handiena urtarrilaren 22an konbokatu zen, herrialdearen hiri guztietan manifestazioak eginez. Manifestarien eta poliziaren arteko liskarretan, gutxienez hamazazpi langile erailduak izan ziren. Conakryn, Gineako Biltzar Orokorretik 30.000 pertsona inguruk manifestazioa egin zuten azaroaren 8an. Zubian poliziak gelditu zituen eta tiroka hasi ziren.[1]

Urtarrilaren 23an, famatuak ziren hiru sindikalistak atxilotuak izan ziren: Rabiatou Sérah Diallo (Gineako Langileen Nazio Konfederazioa), Ibrahima Fofana (Gineako Langileen Sindikatu Batua) eta Yamadou Touré (Gineako Batasun Askatuaren Nazio Erakundea). Hainbat hilketa-mehatxua jaso zituzten, Conté-ren partetik ere bai.[6] Poliziak hainbat sindikatuen egoitzak miatu zituen. Fofana eta Diallo zaurituak izan ziren, baina hurrengo egunean sindikalista guztiak askatuak izan ziren.[7]

Urtarrilaren 24an, Conté lider sindilkalekin, Auzitegi Goreneko kideekin eta lider erlijiosoekin batu zen. Conték esan omen zuen lehen ministro bat ezarriko zuela grebarekin amaitzeko. Baina grebaren lider guztiek grebarekin jarraitzeko promesa egin zuten euren eskari guztiak bete arte,[8] haien artean Conté beraren dimisioa.[9] Geroago herrialdearen sistema politikoa aldatzeko, erdi-presidentzialera, hautua egin zuen, sindikatuen eskari bat zela eta.[10] Lider sindikalek aitortu zuten oraindik ere beste arazo batzuk konpondu behar zirela, baina akordio batera iristeko asmoa zuten.[11] Conték esan zuen erregaiaren eta arrozaren prezioak jaitsiko zituela, eta urtarrilaren 27an, Fofanak grebaren amaiera iragarri zuen.[12]

2007ko urtarrilaren 31an, Conték adierazi zuen lehen ministro bat aukeratuko zuela, baina ez zuen esan nor izango zen.[13]

Eugène Camara-ren izendapena aldatu

2007ko otsailren 6an, sindikatuek ultimatum bat eman zuten, greba berriro berretsiko zutela Conték lehen ministro bat ezartzen ez bazuen otsailaren 12an baino lehen.[14] Otsailaren 9an Eugène Camara aukeratu zuen Conték gai presidentzialez arduratzeko lehen ministro gisa. Camara, Contéren kide hurbila zen.[15][16]

Oposizioak Camararen izendapena errefusatu zuen. Izendapenaren hurrengo egunean, Conakry eta herrialdearen beste hirietan biolentzia gauzatu zen; gutxienez zortzi pertsonak hil ziren.[17] Berriei dagokienez, segurtasun indarrek gutxienez pertsona bat erail zuten, manifestariek auto bati harriak bota zizkiotenean, Conté barruan zegoela uste zutelako.[18] Manifestariek arpilaketak egin zituzten; manifestariei tiro egin zien soldadu bat hil eta sutan erre zen Kankan-en. Ibrahim Fofana lider sindikalak eta Ba Mamadou oposizioko liderrak Conték dimititu behar zutela baieztatzen jarraitzen zuten.[19]

Otsailaren 11an BBCri emandako deklarazio batean, USTGko liderra zen Ibrahima Fofanak aitortu zuen sindikatuek gobernu osoaren dimisioa eskatzen zutela, presidentearena barne.[20]

Greba jarraitzea eta gerra-legea aldatu

Grebak otsailaren 12an jarraitu zuen berriz, herrialde osoan zehar egin ziren manifestazioekin eta kalean militarren presentziarekin.[21] Conték gerra-legea egun horretan aplikatu zuen, eta otsailaren 23ra arte mantentzeko asmoa zeukan.[22] Otsailaren 13an, etxeratze-agindu batekin, egunean lau ordu izan ezik (16:00etatik 20:00etara), Conakry-ren parte handi bat kontrolpean zegoela informatu zuen, nahiz eta hirian tiro hotsak oraindik entzuten ziren.[23] Kerfala Camara jeneralak informatu zuen eguerditik 18:00etara zegoen tartean ere etxeratze-aginduan emititu zela.[24] Otsailaren 16an Camara jeneralak esan zuen gerra-legea mantenduko zuela sindikatuen greba gelditu arte,[25] baina sindikatuek lege hori kendu arte ez zuten negoziaziorik egingo.[26] Otsailaren 18an, Camara jeneralak ia egun osoko etxeratze-agindua martxan ipini zuen.[27] Otsailaren 19an, gobernuaren ordezkoen eta lider sindikalaren arteko negoziazioak egin ziren, lider erlijiosoen bitartez.[28] Hala ere, USTG-k esan zuen ez zuela inolako negoziaziorik egingo gerra-legea kendu arte. Ostiral arratsaldean Peuple Jauregian, Guineenews-ek adierazi zuen, Abdoulaye Bah-ek, UTDG-ren ordezkariak, bilera atzeratuko zuela, lider erlijiosoek gobernua eta armada informatu zituztelako pasaden egunean eduki zuten bileraren inguruan.[29]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Ingelesez) Guinea police clash with strikers. 2007 (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  2. a b (Ingelesez) «EU calls for protection of civilians from LRA rebels» IRIN 2005-11-08 (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  3. VOA News - 'Dead City' Protests Continue in Guinea into Second Day. 2007-01-17 (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  4. (Ingelesez) Guinea police clash with strikers. 2007 (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  5. a b (Ingelesez) Guinea anger over dead strikers. 2007 (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  6. (Ingelesez) «Guinea: ITUC demands the release of arrested trade union leaders - International Trade Union Confederation» www.ituc-csi.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  7. ITUC-CSI-IGB - International Trade Union Confederation. 2007-02-25 (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  8. (Ingelesez) Guinea leader 'cedes key demand'. 2007 (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  9. (Ingelesez) «SomaliNet News Archive: GUINEA: UNIONS WANT PRESIDENT LANSANA TO RESIGN» www.somalinet.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  10. «Guinea president names new PM» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  11. (Ingelesez) «Guinean citizens general strike for democracy, 2007 | Global Nonviolent Action Database» nvdatabase.swarthmore.edu (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  12. (Ingelesez) Guinean unions end general strike. 2007 (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  13. «Guinea prime minister empowered» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  14. Saliou Samb, "Unions give Guinea leader a tough ultimatum"
  15. «Guinea president names new PM» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-11).
  16. "Guinea : Lansana Conté nominated PM"[Betiko hautsitako esteka]
  17. «Deadly clashes erupt over Guinea PM» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-11).
  18. "One dead after Guinea protest", Reuters
  19. "Guinean president under pressure to step down", The Peninsula
  20. Helder-vaz. (sexta-feira, 16 de fevereiro de 2007). «Hélder Vaz - Um Filho da Guiné-Bissau: Interview de Dr Ibrahima Fofana, Porte-Parole de l’Inter-Centrale» Hélder Vaz - Um Filho da Guiné-Bissau (Noiz kontsultatua: 2018-05-11).
  21. (Ingelesez) Violence as Guinea strike resumes. 2007-02-12 (Noiz kontsultatua: 2018-05-11).
  22. «Martial law declared in Guinea» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-11).
  23. «Martial law imposed in Guinea's capital after deadly protest - USATODAY.com» usatoday30.usatoday.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-11).
  24. (Ingelesez) Guinea's curfew partially lifted. 2007-02-14 (Noiz kontsultatua: 2018-05-11).
  25. "Guinea military: Martial law on till unions stop strike", Associated Press
  26. «Guinea unions call off talks» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-11).
  27. «Guinea authorities 'hold hundreds'» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-11).
  28. "Guinea Civil institutions and Union meet", Guineenews
  29. "Guinea religious meet the government and the army staff", Guineenews

Kanpo estekak aldatu