2006ko Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartutako euskal herritar kirolariak
Sakontzeko, irakurri: «2006ko Neguko Olinpiar Jokoak»
Dominak
aldatuPostua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
27 | Euskal Herria | 0 | 0 | 0 | 0 |
Guztira | 84 | 84 | 84 | 252 |
Euskal Herria, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak talde onartua ez bazen, 27. postuan egongo litzateke, beste 53 herrialdeekin batera.
Parte hartzaileak kirolaren arabera
aldatuNazioarteko Olinpiar Batzordeak onartutako 15 kirol olinpikoetatik bakarrean hartu zuten parte euskal kirolariek, Espainiako eta Frantziako selekzioekin.
Zb. | Kirola | Gizonak | Emakumeak | Guztira |
---|---|---|---|---|
1 | Snowboarda | 3 | 0 | 3 |
Guztira | 3 | 0 | 3 |
Kirolarien zerrenda
aldatuHona hemen Turingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten euskal kirolarien zerrenda.
Kirolaria | Kirola | Jaioterria | Parte-hartzeak | |
---|---|---|---|---|
Iker Fernandez | Halfpipe | Donostia | Hiru | |
Ibon Idigoras | Cross | Zarautz | Bat | |
Xavier de Le Rue | Cross | Baiona | Bat |