2001eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

2001eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 19.Edizioa izan zen. Azaroaren 9tik abenduaren 4ra arte ospatu zen Soreasu aretoan eta kartel egilea Imanol Kerejeta izan zen, lehiaketa bidez.

2001eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Irudia
2001eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako kartela
Motaantzerki festibal
Honen parte daAzpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Denbora-tarte2001eko azaroaren 9a - 2001eko abenduaren 4a
KokalekuAzpeitia

Edizio hau topaketen trantsizio urte gisa ulertzen da, izan ere, Zelaitxo aretoak bere ateak itxi zituen eta Soreasuk antzerkigintzarako baldintza egokiak bete jabe jarraitzen zuen. Gauzak horrela, antzerki talde bakarra igotzen da oholtzara edizio honetan, herriko Lakrikun Antzerki Taldea, eta bertan behera gelditzen dira eskola antzerkiak eta irrati lehiaketa. Emanaldi bakarra izanik, ez zen sari banaketarik egon.

Topaketen antolatzaile nagusiek hausnarketa urte gisa zehazten dute edizio hau, ordura arteko ibilbidea azpimarratu eta etorkizunaz pentsatzekoa. Horregatik, edizio honetako liburuxkak 1983tik 2000ra arteko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen laburpen bat biltzen du eta erakusketa bat ere antolatzen da, 19 edizioetako materialarekin.

Antzezlan bakarra izanik, bestelako ekintzak antolatzen dira topaketan. Mikel Garmendia omentzen da eta Pako Aristi arduratzen da bere biografia idazteaz. Anjel Illarramendik idatzitako "Emakumezkoen zapatak" opera ere aurkezten da.

Egitaraua aldatu

  1. Lehena eta oraina bateginik / Sahatsa Dantza Taldearen 25.urteurrena.
  2. Bertsolari txapelketa nagusia 2001 / Final aurreko 3.ekitaldia
  3. Euskal ezkontza (Kaleetan zehar) / "Hau da" kultur elkarteak eta udalak antolatuta.
  4. Laburmetraiak "Musikaz blai"
  5. Antzerki emanaldia
Antzezlana Konpainia Egilea Zuzendaritza Aktoreak Bestelakoak
Garalderen Requiem-a Lakrikun Antzerki Taldea Alaitz Olaizola Idoia Uranga Boni Alegria, Gurutze Eizmendi, Mailo Eizagirre, Alaitz Olaizola, Jesus Maiz, Iñaki Bergara, Pedro Oiartzabal, Martin Alegria Argiak: Inma Irazustabarrena,

Eszenografia: Ander Maiz

Laguntzailea: Antxieta antzerki taldea

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu