Ireki menu nagusia

1961eko uztailaren 18ko ETAren ekintzak eta ondorengo errepresioa

1961eko uztailaren 18an ETA erakundeak beterano frankistak zeramatzan tren baten aurkako sabotaia egin zuen Donostiatik gertu. Egun berean, Espainiako hiru bandera erre zituen hiri hartako erdigunean. Añorga eta Aiete artean, ETAren ekintzaileek burdinbidea hondatu egin zuten, hortik pasatzean trena bere errailetik atera dadin. Gudari ohi frankistak Donostiara zihoazen 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpea ospatzera. Atentatuak ez zuen bere helburua lortu eta trena puntu horretara heldu baino lehen gelditu zen, aurkako norabidean zihoan beste tren batetik ohartarazita[1]. Ekintza hauen ondorioz, gobernu frankistak ia 200 lagun atxilotu eta horietako asko torturatu zituen; gainera, hainbat ekintzaile erbesteratu ziren. Torturatzaileen artean gerora ETAk erailko zuen Melitón Manzanas zegoen. ETAren aurkako lehen sarekada handia izan zen, eta erakundea ahulduta utzi zuen hurrengo hilabeteetan. Zazpi ekintzaileri gerra-kontseilua egin zitzaien eta 5-20 urte bitarteko kartzela-zigorra ezarri zitzaien. Errepresioak oihartzun zabala izan zuten nazioartean, gobernu frankistaren aurkako gaitzespen-mezuekin.[2][3]

ErreferentziakAldatu