-ain

atzizki toponimiko euskalduna

-ain amaiera edo atzizki toponimikoa ohikoa da euskaraz, batez ere Nafarroa Garaian eta Gipuzkoan, eta Pirinioetan hedatuz ekialderantz, baita Gaskoina eta Aragoin ere Euskal Herritik haratago.

Barañain, toponimo nafar tipikoa.

Jatorria aldatu

Julio Caro Barojaren iritziz, erromatarren garaiko villa edo fundus etxaldeen kokapenarekin uler daitezke toponimo hauek, zeinean lehen partea pertsona-izen bat litzatekeen (hala nola -oze amaierako toponimoetan bezala), eta ondoren -ain hori jatorri latinokoa, -anum atzizkitik eratorria. Lehen partea pertsona-izenarekin lotzearena iritzi hedatua da, baina atzizkiaren jarorria latindarra zalantzan jarri dute askok, eta -ain indigena eta euskalduna dela defenditu dute ordea[1][2].

Hedapena aldatu

Ixaka Lopez Mendizabalek egindako ikerketa batean, 486 toponimo aurkitu zituen amaiera honekin Euskal Herrian: Gipuzkoan 239, Nafarroa Garaian 170, Araban 22, Lapurdin 21, Bizkaian 19, Nafarroa Beherean 10 eta Zuberoa 5. Hala ere, Gipuzkoako adibide gehienak toponimia txikikoak dira, eta herri eta inguru populatuen kasuan, Nafarroa Garaian ugariagoak dira[2].

Euskal deiturak neurri handi batean etxe eta toki-izenekin lotuta daudelarik, -ain amaierako abizen asko daude halaber, eta nafar deituren kasuan, Nafarroa Garaiko herriekin bat egiten dute abizen horiek.

 
Euskaraz -ain amaiera duten toki populatuen hedadura, Wikidatan jasoak 2020ko abuztura artean, eta Hego Euskal Herrira mugatutako bilaketan.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Arraiza, Eugenio. «'Ain-' -ez bukatzen diren euskal toponimoak» Fontes Linguae Vasconum, nº 48 (1986), pags. 225-250 (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  2. a b Enzunza, Aitzol Altuna. (2015-03-03). «-AIN no es latín, casi nunca» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).

Kanpo estekak aldatu