Świętosława Poloniakoa

Świętosława Poloniakoa (txekieraz: Svatava Polská; c. 1046-10481126ko irailaren 1a) Vratislaus II.a Bohemiakoaren hirugarren emaztea izan zen, dukesa ezkontidea lehenengo eta Bohemiako lehen erregina 1085tik aurrera. Kasimiro I.a Poloniakoa eta Maria Dobroniega Kievekoaren alaba zen, premislidar etxeari lotua bere birramonaren aldetik. Bere anaia Boleslaus II.a Poloniakoa eta Vladislaus I.a Herman Poloniako agintariak izan ziren.

Świętosława Poloniakoa

Bizitza
Jaiotzac. 1046-1048
Herrialdea Polonia
HeriotzaPraga1126ko irailaren 1a (77/78 urte)
Hobiratze lekuaBasilica of St Peter and St Paul (en) Itzuli
Familia
AitaKasimiro I.a Poloniakoa
AmaMaria Dobroniega of Kiev
Ezkontidea(k)Vratislaus II of Bohemia (en) Itzuli  (1063 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaPiast dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak

Świętosława Vratislausekin ezkondu zen 1062an, aurreko dukesa Adelaida Hungariakoaren heriotzatik urtebetera. Aurreko emaztea, Maria, erditzerakoan hil zen. Ezkontzerakoan 15 urte edo 22 izan zitzakeen, iturri ezberdinen arabera. Bere ezkontzarekin Polonia-Alemania gatazkan Bohemiaren neutraltasuna bermatu zen. Lau seme-alaba izan zituzten, eta Vratislausek jada beste lau zituen. Gazteena, Soběslav, 1075. urtearen inguruan jaio zen. Bere seme Vladislaus I.a Bohemiakoa eta Soběslav I.a Bohemiakoa duke izan ziren, eta bere alaba Judith Bohemiakoa Wiprecht izeneko aliatu eta lagunarekin ezondu zuten.

1085ean bere senarrarekin batera Bohemiako errege eta erregina izendatu zituzten, baina informazio gutxi dago bere inguruan.

1092an alargundu zen eta borrokaldia hasi zen Bohemiako tronuaren inguruan. 1111n Vladislaus I.a eta Bolesław III.a Poloniakoaren arteko negoziazioetan egon zen. Vratislauren heriotzaren ostean bere seme Vladislaus eta Sobeslaven arteko gatazka baretzen saiatu zen. 1125ean Vladislaus I.ak erabaki zuen Oton II.a Moraviakoa izango zela ondorengoa, bere seme Vladislauren alaba Richeza Bergekoak ere hala nahi zuelarik. Świętosławarenm eraginez semeak iritzia aldatu zuen eta bere anaiarekin bakea egin.