Ōita (prefektura)

Ōita (prefetura)» orritik birbideratua)

Ōita prefektura (japonieraz: 大分県 Ōita-ken?) Japoniako Kyūshū uharteko prefektura bat da, ipar-ekialdean dagoena. Hiriburua Ōita hiria da.

Ōita prefektura
大分県
 Japonia
Beppu Mt.Tsurumi01.jpg
Flag of Oita Prefecture.svg Emblem of Oita Prefecture.svg
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-44
HiriburuaŌita
governor of Ōita Prefecture (en) ItzuliKatsusada Hirose (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak33°14′17″N 131°36′45″E / 33.238186111111°N 131.61260555556°E / 33.238186111111; 131.61260555556Koordenatuak: 33°14′17″N 131°36′45″E / 33.238186111111°N 131.61260555556°E / 33.238186111111; 131.61260555556
Map of Japan with highlight on 44 Oita prefecture.svg
Azalera6,339,54 km²
MugakideakMiyazaki, Kumamoto eta Fukuoka
Punturik altuenaMount Naka (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.121.589 (2021eko martxoaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea185 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaKyūshū
UharteaKyūshū
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
pref.oita.jp
Ōita prefekturako mapa.

HistoriaAldatu

VI. mendean, Kyūshū lau eskualdetan banatuta zegoen: Tsukushi-no-kuni, Hi-no-kuni, Kumaso-no-kuni eta Toyo-no-kuni. Gaur egungo Ōita Toyo-no-kuni eskualdearen parte zen. Geroago, Toyo-no-kuni bitan banatu zen, Bungo probintzia eta Buzen probintzia.

Meiji berrezarkuntzaren ondoren, Bungo eta Bunzen probintzietako barrutiak elkartu egin ziren Ōita prefektura eratzeko.

GeografiaAldatu

Ōita prefektura Kyūshū uharteko ipar-ekialdean dago. 119 km luze da ekialdetik mendebaldera, eta 106 km iparraldetik hegoaldera. Iparraldean, Suo kanala eta Honshu uhartea ditu; Yyo kanala eta Shikoku uhartea ekialdean; hegoaldean, Miyazaki prefektura; eta mendebaldean, Fukuoka eta Kumamoto prefekturak.

Oso lurralde menditsua da (Yufu mendia, Tsurumi mendia, Sobo mendia, Katamuki mendia, Kujū mendia), eta lurraldearen % 70 basoek estalita dago. Ibai ugari dago.

Prefekturako lurraldearen % 28 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan daude Aso Kujū eta Setonaikai parke nazionalak, besteak beste.

EkonomiaAldatu

Ōita prefekturako jarduera nagusia nekazaritzako produktuei lotuta dago: zitrikoak, shiitakea, banbua, azafraia, galingalea. Arrain- eta itsaski-haztegiak ere garrantzitsuak dira kostaldean. Manufaktura-industria bigarren mailako jarduera da prefekturako ekonomian.

Banaketa administratiboaAldatu

HiriakAldatu

Hiri handienak:

  1. Ōita (hiriburua, 467.267 biztanle)
  2. Beppu (127.345 bizt.)
  3. Nakatsu (84.179 bizt.)
  4. Saiki (78.675 bit.)
  5. Hita (72.601)

Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatutaAldatu

Ondasun nabarmenakAldatu

Kanpo estekakAldatu