Usa jingū
Usa jingū (japonieraz: 宇佐神宮 ) edo Usa Hachiman-gū (宇佐八幡宮) Japoniako Ōita prefeturan dagoen santutegi xintoista da, Usa hirian dagoena.
Usa jingū | |
---|---|
宇佐神宮 | |
Hegoaldeko rōmon atea ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Japoniako prefekturak | ![]() |
Japoniako hiria | Usa |
Ur-masa | Yorimo River (en) ![]() |
Koordenatuak | 33°31′34″N 131°22′29″E / 33.526223°N 131.37478°E33°31′34″N 131°22′29″E / 33.526223°N 131.37478°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Dōkyō incident | |
Erlijioa | sintoismoa |
Izena | Ōjin (en) ![]() Empress Jingu (en) ![]() Three Goddesses of Munakata (en) ![]() |
Arkitektura | |
Estiloa | Hachiman-zukuri (en) ![]() |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
HistoriaAldatu
Nara Aroan fundatu zen Usa jingū santutegia, 708 eta 714 artean. 779an ondoan Miroku-ji tenplu budista eraiki zuten. Santutegi mixtoa izan zen 1868an zati budista kentzera behartu zuten arte. 1871 eta 1946 artean lehen mailako santutegia Kanpei-taisha (官幣大社) izan zen.
Santutegia bera Ojin enperadorearen (Hachiman, "gerlarien jainkoa") omenez egin zen lehenengoa izan zen eta gaur egun 40.000 Hachiman santutegi inguru daude Japonian.
JaialdiaAldatu
Hōjō-e (放生会) jaialdia da ezagunena. Jaialdi budista bat da eta txoriak eta arrainak askatzen dira kagura dantza sakratuak egiten diren bitartean. Ekitaldi honen bidez urtean zehar hil diren arrantzaleei omenaldia egiten zaie. Gaur egun beste hainbat santutegitara zabaldu den jaialdia da, baina jatorria Usan du.
EgituraAldatu
Eraikin nagusia eta Kujaku Monkei eraikina Japoniako Altxor Nazional izendaturik daude. Kanpotik begiratura bi eraikin paralelo independiente diruditen arren lotura badute eta berez eraikin bakarra dela esan daiteke.
Aurrealdean badago ge-in izeneko egitura bat, bertan omen dago jainkoa egunez. Atzealdean nai-in izeneko egitura dago, jainkoaren lotarako gela omen dena.
Gaur egungo eraikinak XIX mendekoak dira.
IruditegiaAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Japonieraz) Webgune ofiziala