Årdal

Sogn og Fjordaneko udalerria, Norvegia

Årdal Norvegiako udalerria da. Sogn og Fjordane konderrian kokatua dago. 976.42 km² ditu eta 5.562 biztanle ditu.

Årdal
Norvegiako udalerria
Administrazioa
Estatua Norvegia
KonderriaHornelen
HerriburuaÅrdalstangen
Kodea4643
Geografia
Koordenatuak61°17′29″N 7°47′53″E / 61.29139°N 7.79806°E / 61.29139; 7.79806
Årdal is located in Norvegia
Årdal
Årdal
Eremuakm²
Demografia
Biztanleriabiztanle
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km²
Bestelako informazioa
Ordu-eremuaUTC+01:00
Webgune ofiziala

Årdalsfjordenen amaieran dago, Sogn barrutian. Årdalstangen herria da udalerriaren gune administratiboa. Beste herri nabarmena Øvre Årdal da. Årdal udalerria 1860an sortu zen Lærdaleko udalerritik banatu zenean.

Årdal gaur egun gune industrializatu modernoa da, nahiz eta abeltzaintza eta arrantza tradizionalaren arrastoak geratzen diren. Natura ikusgarriaz inguratua dago, mendiak eta ur-jauziak ugariak baitira. Klima nahiko epela da eta euri gutxiago egiten du Norvegiako mendebaldearekin alderatzen badugu. Årdal abiapuntu egokia da Jotunheimen parke nazionala esploratzeko eta udako zein neguko jarduera anitz eskaintzen ditu. Vettisfossen ur-jauzia (Norvegiako garaiena) udalerriaren barruan dago.[1]

2016an poliziaren buruak polizia-etxea ixteko eskaera formala egin zuen .[2]

Mugakideak

aldatu

Honako udalerri hauekin egiten du muga:

Luster
Vang
Lærdal

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Welcome to Årdal. Årdal Kommune 2004-7-5 (Noiz kontsultatua: 2008-06-24).
  2. NRK. «Slik vil Songstad ha Vest politidistrikt» NRK (Noiz kontsultatua: 2017-01-16).

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Årdal