¿Bilbao? Policarpo Fernández Azkoagak 1960an zuzendutako dokumental laburra da, Bilbo inguruko txabola-auzoei buruzkoa.

¿Bilbao?
Jatorria
Argitaratze-data1960
Izenburua¿Bilbao?
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena11 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k)Bilbo
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaBilbo
Argumentu nagusiaTxabola auzoa
Artikulu hau 1960ko dokumentalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bilbao».

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1950eko hamarkadaren amaieran, Bilbo milaka langile erakartzen zituen hiri industriala izan zen. Etxebizitzen eskasia eta prezioa zela, langile etorkin hauek hiria setiatzen zuten txabola-auzoetan etxe bat eraiki behar izaten zuten. Zuzendariak Eumig alemaniar kamera bat hartu eta auzo berri hauek grabatu zituen.

Hasieran leku ezagunak (Kale Nagusia edo Casilda Iturrizar parkea) erakusten du, gero "ezezaguna": Errekalde, Banderas, Uretamendi, Cabras, Artxandako funikularraren ingurumariak, Urizar dorretxea, Olabeaga, Iturrigorri edo Abandoibarra) auzoak erakusten ditu, aldeak nabarmentzeko.[1]

¿Bilbao? dokumentalak bere garaiko tabu bat salatu zuen.[2]

Filmaren berreskuratzea aldatu

Bere balio historiko zela eta, 2007an Euskadiko Filmategiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak dokumentala berreskuratu eta zaharberritu zuen.[3] Gainera, emanaldiak errazteko, Super 8n, zuri beltzez eta soinu barik grabatutako metrajea 35 mm-ra pasa zuten. Urte hartako ZINEBI jaialdia ireki zuen Arriaga antzokian.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu