Zortzigarren Gurutzada

Zortzigarren Gurutzada Tunisiako Erresumaren aurkako kanpaina militarra izan zen, 1270ean gertatutakoa, Luis IX.a Frantziakoa buru izan zuena.

Zortzigarren Gurutzada
Gurutzadak
Luis erregearen heriotza.
Data1270
LekuaTunisia
EmaitzaMusulmanen garaipena
Gudulariak
Kristauak:

Musulmanak:

Buruzagiak
Luis IX.a Frantziakoa
Karlos I.a Napolikoa
Muhammad I.a al-Mustansir

Historia aldatu

1265 eta 1268 artean, mamelukoek Palestina eta Libanoko zenbait lurralde kristau, Haifa, Antiokia, Galilea eta Armenia konkistatu zituzten eta Ekialde Hurbilean anarkia zen nagusi. Hori zela eta Luis IX.a Frantziakoak Gurutzada aldarrikatu eta, 1270ean, Europan laguntza handirik jaso gabe, Tunisiara joan zen[1].

Jatorrizko asmoa ez zen militarra baizik eta erlijiosoa, emirra kristautasunara aldatzea hain zuzen ere. Honek gaizki hartu eta armada prestatu zuen. Hala ere, ez zuten borrokatu izurriteak sarraskia eragin zuelako kristauen artean. Erregea bera hil zen eta bere oinordekoa zen Filipe Ausartak bake ituna sinatu eta Europara itzuli zen[2]. Izurriteak jota,Tibalt II.a Nafarroakoa ere Zortzigarren Gurutzada horretan hil zen 1270 urtean, itzultzean, SiziliakoTrapani hirian.

1271 eta 1272 artean Bederatzigarren Gurutzada egin zuten, batzuetan honekin bat egina.

Erreferentziak aldatu

  1. Al-Maqrizi, Al Selouk Leme'refatt Dewall al-Melouk, Dar al-kotob, Kairo 1997
  2. Richard, Jean: The Crusades, C.1071-c.1291, Cambridge University Press, 1999. ISBN 0-521-62566-1

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.