Zizahori faltsu
Zizahori faltsua (Hygrophoropsis aurantiaca) Hygrophoropsidaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona bada ere, Cantharellus cibarius baino askoz kaskarragoa da sukaldaritzarako. Prestaketa berak onartzen ditu. Lehortzean belztu egiten da.
Zizahori faltsu | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoropsidaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hygrophoropsis | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hygrophoropsis aurantiaca Maire, 1921 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena aldatu
Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Lehenbizi ganbila, gero kopa moduan hondoratua. Ez oso mamitsua, mehea, ertz finekoa, biribildua, flokonosoa. Kolorea horixka, hori-laranja edo laranja-lehoi kolorekoa.
Orriak: Dekurrenteak, meheak, estu, urkilatuak, laranja kolore eder batekoak, kapelarena baino biziagoa. Pallida aldaeran, orriek krema tonu zuria dute.
Orri Dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Liraina, elastikoa, betea, hori-laranja kolore zurbilekoa, batzuetan beltzaxka. Nigripes aldaeran, oinaren oinarriak beltz-kearen kolorea du.
Haragia: Biguna, horixka.[2]
Etimologia: Hygrophoropsis terminoa grezierako hygrophorus-etik dator, "opsis" hitzak antzekoa esan nahi baitu, eta "hygrophorus" hitzak hezea esan nahi du. Aurantiaca epitetoa latinetik dator, laranja kolorea esan nahi duen "aurantiacus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna aldatu
Ez da oso preziatua, baina jateko modukoa da.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Omphalotus olearius espeziearekin, hau toxikoa da eta multzoka hazten da, sortak eratuz, hainbat hostozabalen enborren oinarrian edo sustraietan.[4]
Sasoia eta lekua aldatu
Udan eta udazkenean. Nahiko arrunta da koniferoen basoetan.[5]
Banaketa eremua aldatu
Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerika, Asiako iparraldea, Australia, Zeelanda berria.
Erreferentzia aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 91 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 180 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 323 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 50 or. ISBN 84-282-0865-4..