Agaricomycetes klaseak perretxiko izenarekin ezagutzen diren espezie gehienak barne hartzen ditu, baina horiez gain Gasteromycetes eta Homobasidiomycetes taxon zaharretako espezie asko ere biltzen ditu. Talde honetako 16.000 espezie deskribatu dira (orain arte deskribatu diren basidiomizetoen %53). Taxon honetan Hibbett eta Thorn-ek[1] definitu zuten Homobasidiomycetes taldeko espezie guztiak daude, gehi Auriculariales eta Sebacinales taldeak[2].

Agaricomycetes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
AzpierreinuaDikarya
Klasea Agaricomycetes
Doweld, 2001

Deskripzioa aldatu

Agaricomycets taldearen hasierako sailkapenetarako irizpide nagusitzat perretxikoaren (fruitu-gorputzaren) morfologia erabili bazen ere, orain ez da horrela egiten. Esaterako, Gasteromycetes (astaputzak) eta Agaricomycetes (beste perretxikoak) taldeen arteko bereizketa jadanik ez da naturaltzat ematen: itxura batean, zenbait astaputz-espeziek modu independentean eboluzionatu dute. Haatik, onddoen gida askok oraindik ere astaputz guztiak talde berean eta gainerako perretxikoetatik aparte sailkatzen dituzte, sailkapen zaharra egokia baita fruitu-gorputzak kategorizatzeko. Era berean, sailkapen modernoek Lycoperdales ordena zaharkitua zatitu eta zati bakoitza Agaricales eta Phallales ordenetan, hurrenez hurren, sartu dituzte.

Klase honetako kide guztiek basidiokarpoak eratzen dituzte, batzuk oso txikiak eta beste batzuk erraldoiak, metro bateko tamaina eta 130 kg-ko pisua edukitzera irits daitezkeenak. Bestalde, talde honetakoa da Lurreko organismo bizidunik handiena eta zaharrena omen dena: Armillaria gallica espeziearen mizelio batek 150.000 metro koadroko hedadura, 10.000 kg-ko pisua eta 1.500 urteko adina duela kalkulatu da.

Kasik espezie guztiak lurtarrak dira (gutxi batzuk urtarrak dira), eta askotariko inguruneetan bizi daitezke. Gehienek deskonposatzaile funtzioa betetzen dute, batez ere zurean. Hala ere, espezie batzuk patogenoak edo bizkarroiak dira, eta beste batzuk sinbionteak dira, batez ere basoetan arruntak diren ektomikorriza sortzaileak.

Filogenia aldatu

Basidiomycetes)

Agaricomycetes

Cantharellales

Sebacinales

Auriculariales

Stereopsidales

Phallomycetidae

Geastrales

Hysterangiales

Gomphales

Phallales

Trechisporales

Hymenochaetales

Thelephorales

Polyporales

Corticiales

Jaapiales

Gloeophyllales

Russulales

Agaricomycetidae

Agaricales

Boletales

Amylocorticiales

Lepidostromatales

Atheliales

Erreferentziak aldatu

  1. Hibbett, D.S. & R.G. Thorn,The Mycota, Vol. VII. Part B., Systematics and Evolution. Berlin: Springer-Verlag. 121-168
  2. Hibbett, D.S., et al. (Mar 2007). "A higher level phylogenetic classification of the Fungi". Mycol. Res. 111 (5): 509-547

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agaricomycetes