Boletales Agaricomycetes klaseko onddoen ordena bat da. Talde honetako espezieek askotariko fruitu-gorputzak dauzkate. Boletoak dira kiderik ezagunenak, eta duela gutxi arte, Boletales ordenan boletoak soilik sartzen ziren. Orain beste onddo batzuk ere sartzen dira, hala nola Agaricus generokoak, gasteromizetoak, etab.

Boletales
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
AzpierreinuaDikarya
KlaseaAgaricomycetes
Ordena Boletales
E.-J. Gilbert, 1931
Azpibanaketa

Taxonomia aldatu

Boletales ordena boletoak deskribatzeko sortu zen. Hala ere, ezaugarri filogenetiko eta mikromorfologikoetan oinarrituta, boletoak ez diren beste hainbat espezie ere ordena honetan sailkatzea erabaki da, esaterako, Gomphidiaceae eta Paxillaceae familiak (boletoen antzeko haragia daukate, belaki itxurako poroak, eta espora eta zistidioen antzeko ezaugarri mikroskopikoak) edo Sclerodermataceae eta Rhizopogonaceae familiak ere.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boletales  
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Boletales