Tephrocybe atrata Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jateko modukoa, baina eginkizun ekologiko ona du basoan.

Tephrocybe atrata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaTephrocybe
Espeziea Tephrocybe atrata
Donk, 1962

Sinonimoak: Lyophyllum atratum, Tephrophana atrata, Gymnopus atratus, Collybia atrata, Agaricus atratus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 cm arteko diametrokoa, ganbiletik lau-ganbilera, batzuetan titi txiki batekin eta beste batzuetan pixka bat deprimitua, ertz inkurbatua, ildaskatu samarra, gainerakoa baino argixeagoa. Azal leuna, higrofanoa, kolore arre ilun beltzaxkakoa (batez ere erdian).

Orriak: Ez oso dekurrenteak, estu, desberdinak gris-okre kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Goian lodiagoa eta pruina gehiagorekin, gainerakoan zetaduna (ile motza), kapela baino ilunagoa.

Haragia: Arrexka edo zurixka. Irinaren usain eta zaporearekin.[2]

Etimologia: Tephrocybe terminoa grekotik dator, errauts, esan nahi duen “tefrós” hitzetik eta orri, esan nahi duen ”phyllón” hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.

Nahasketa arriskua aldatu

Beste Tephrocybe batzuen antza du: Tephrocybe anthracophila, Tephrocybe ambusta, Myxomphalia maura. Suaren maitaleak diren antzeko hainbat espezie daude, azterketa mikroskopikoa egin gabe bereizten zailak direnak.[3]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean eta neguan ateratzen da. Suaren maitalea da, ikaztegietan eta su hondarretan, erretako egurrean.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 168 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Tephrocybe atrata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu