Tephrocybe anthracophila

Tephrocybe anthracophila Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.

Tephrocybe anthracophila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaTephrocybe
Espeziea Tephrocybe anthracophila
P.D.Orton, 1969

Sinonimoak: Lyophyllum anthracophilum, Lyophyllum sphaerosporum.

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, higrofanoa, ertza ildaskatua denbora hezean, oso haragi gutxi du. Arre-beltzaxka kolorekoa, argiagoa eta grisaxkagoa hezetasuna galtzean.

Orriak: Zuri-grisaxka kolorekoak; oinarekin bat egite aldakorrekoak, itsatsiak edo dekurrente samarrak ager daitezke.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Kapelaren kolore berekoa edo zertxobait argiagoa; pruinaduna eta zurixka goialdean, fistulosoa, ez da hauskorra.

Haragia: Gutxi eta irinaren usain eta zaporearekin.[2]

Etimologia: Tephrocybe terminoa grekotik dator, errauts, esan nahi duen "tefrós" hitzetik eta orri, esan nahi duen "phyllón" hitzetik. Anthracophila epitetoa ere grekotik dator, ikatza, esan nahi duen "ntrakos" hitzetik eta lagun, maitale, esan nahi duen "philos" hitzetik. Erretako lekuetan hazten delako.

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukalderako balio.

Nahasketa arriskua aldatu

Habitat bera eta irin usaina duten Tephrocybe hauekin: Tephrocybe ambusta delakoarekin, honek erdian titi txiki bat du, Tephrocybe atrata espeziearekin, hau zertxobait likatsua da. Azterketa mikroskopikoa egin gabe zailak dira bereizteko.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, erretako lekuetan eta su hondarretan.[3]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 214 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 168 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu