Suillus tridentinus
Suillus tridentinus Suillaceae familiako onddo espezie bat da. Erdipurdiko jangarria, oso harroa.
Suillus tridentinus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Suillaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Suillus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Suillus tridentinus Singer, 1945 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoa: Boletus tridentinus.
Deskribapena aldatu
Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, Haragitsua, laua baino ganbila gehiago, batzuetan konikoa errezel hondarrekin. Arre-adreilu kolorekoa, gorri-laranja argiagoa eta laranjatuagoa ertzean. Gainazal zimurtsu samarra. Ertza beherantz biribilduta eta gero zuzen.
Tutuak: Luzeak, itsatsiak, laranja kolorekoak.
Poroak: Ertainak, angelutsuak. Laranja edo arre-laranja kolorekoak.
Hanka: 4 eta 11 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3,5 cm bitarteko lodierakoa. Zilindrikoa edo goialdean lodiagoa, sarritan kurbatua, oinarri estua edo sabelduna, gutxitan berdina, eraztun formako errezelarekin, zurixka-hori kolorekoa, gorri-laranja tutuen azpian.
Haragia: Limoi kolorekoa arre-adreilu kolorekoa azalaren azpian, lodia. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[1]
Etimologia: Suillus hitza, latinezko su, suis, txerri-tik dator, bere zaporeari erreferentzia eginez edo agian txapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Tridentinus epitetoa ere latinetik dator, Trentokoa, esan nahi duen "tridentinus" hitzetik. Trentoko eskualdean zabaldua dagoelako.
Jangarritasuna aldatu
Jangarria.[2]
Nahasketa arriskua aldatu
Alertze basoetako tipikoa da, eta poroen kolore ederragatik bereizten da antzekoetatik.
Sasoia eta lekua aldatu
Uda bukaeratik udazkenera. Alertzeen azpian, taldeka edo isolatuta, mendian. Ez da oso ohikoa
Banaketa eremua aldatu
Europa, batez Alpeak ere, Errusia.[3]
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 46 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 527 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Suillus tridentinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.