Estatilio Tauroren anfiteatroa
Estatilio Tauroren anfiteatroa (latinez: Amphitheatrum Statilii Tauri) Antzinako Erromako anfiteatro bat izan zen.
Estatilio Tauroren anfiteatroa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Hiria | Erroma |
Koordenatuak | 41°54′00″N 12°28′11″E / 41.900105°N 12.469811°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | K.a. 29 |
K.a. 29. urtean inauguratu zuten. Hura baino lehenagoko estadioak behin-behineko egiturak izaten ziren, eta ikuskizuna bukatu ostean desmuntatzen zituzten. Anfiteatroa Tito Estatilio Taurok ordaindu zuen. Estatilio Tauro jenerala eta politikaria zen, Augusto enperadorearen garaian bizi izan zen, eta aberastasun asko bildu zuen. Anfiteatroa ordaintzeaz gain, inaugurazioko lehen gladiatore jokoak ere ordaindu zituen.[1]
Anfiteatroa Erromako Marteren Zelaian eraiki zuten, tenplu eta antzoki berri asko eraiki ziren garaian.
Ez zen anfiteatro handi bat izan, eta garai hartako nahiak asebetetzen ez zituenez, K. o. 57. urtean Neronek zurezko Neronis anfiteatroa eraikitzea erabaki zuen.
64. urtean, Erromako Sute Handian, anfiteatro biak erraustu ziren.[2]
72. urtean, Vespasianok Amphitheatrum Flavium harrizko anfiteatro askoz handiago bat eraiki zuen, gaur egun Koliseoa deritzona.
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez) «Amphitheatra», in S. B. Platner eta T. Ashby, A Topographical Dictionary of Ancient Rome, 1929.
- (Frantsesez) ROMA - THEATRVM BALBI: Rome 100, agrandissement (Erroma 100. urtean, zooma)
- (Ingelesez) Amphitheatre C. Statilius Taurus